inprimatu
Federico Garcia Lorca
Izenburua:
Federico Garcia Lorca
Sinadura:
Federico Garcia Lorca
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
García Lorca, Federico

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
8

 

Federico Garcia Lorca

 

Federico Garcia Lorca

 

 1898an jaio zen Fuente Vaqueros-en. Granada eta Madrilgo unibertsitateetan

 ikasi zuen eta azken honetan bere garaiko hainbat idazleren lagun egin zen.

 Bere lehen lanek ez zuten arrakasta handirik izan. Homosexuala, gorria eta

 zeharo ezkertiarra izaki, frankistek fusilatu zuten errepublikarra izatearen

 aitzakipean Espainiako Gerra lehertu orduko, 1936an. Gaur egun, bere bizitza

 eta obra neutralizatu nahian dabiltza Espainian, Lorca poeta zintzo eta itsu

 gisa hartuz, bigarren aldiz fusilatu nahi izan dute poeta andaluziarra, bere

 ideiak eta heriotza isilduz. Romancero gitano eta Poeta en Nueva York dira bere

 lanik ezagunenak

 

 Beste erdia ukatzen duen

 jende guztia salatzen dut nik,

 ahaztutzen diren animalien

 bihotzek taupatzen duten lekuan

 eta taladruen azken festan

 guztiok eroriko garen lekuan

 zementuzko mendiak jasotzen dituen

 irtenbiderik gabeko erdi hori guztia.

 Aurpegian ttu egiten dizuet.

 Eta beste erdiak entzuten nau

 Irentsiz, kantari, bere gardentasunean hegaka,

 intsektuen antenak herdoiltzen diren

 zuloetara makil ahulak daramatzaten

 haurrak bezala.

 Ez da infernua, kalea da.

 Ez da heriotza, frutadenda da.

 Herdoila, zimaurra, lur beldurtua.

 Bulegoen zenbakietan igeri dagizun lurra.

 Zer egingo dut? Paisaiak txukundu?

 Bulego huts hauen konjuroa salatzen dut.

 Agoniarik ikusten ez duten

 eta oihanetako programak ezabatzen dituzten

 bulegoak...

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Sorel, Andres: Yo, García Lorca.. Txalaparta, 1998 (espainolez).

  

 


inprimatu