inprimatu
Vladimir Maiakovski
Izenburua:
Vladimir Maiakovski
Sinadura:
Vladimir Maiakovski
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Maiakovski, Vladimir

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
8

 

Vladimir Maiakovski

 

Vladimir Maiakovski

 

 1893an Bagdadin, Georgian, jaiotako poeta eta iraultzailea. 1971ko urriko

 iraultzan estatuarentzat lan egin zuen iraultzarentzat esapideak sortuz. Handik

 aurrerako bere olerkigintza iraultzaren aldeko kantua izan zen denboraldi luze

 batez. Higikunde futuristako egile garrantzitsuenetakoa ere izan zen. Bizitzako

 azken urteetako lanetan, berriz, sobietar erregimen berriaren satira egin zuen.

 1930ean, tiro batez, egin zuen bere buruaz beste, Moskun.

 

 Nik,

 egungo gizakiek iraindua

 ipuin luze

 eta gordin bat bezala,

 ikusten dut denboraren mendien gainetik datorrena

 eta inork ikusten ez duena.

 

 Gizakien behako laburregia iristen ez den hartan,

 samalda gosetuen gidari,

 iraultzaren arantzek koroatua,

 badator

 mila bederatziehun eta hamazazpigarren urtea.

 

 Eta ni haren profeta naiz zuen artean

 oinazea dagoen lekuan nago,

 malko uhin tanta bakoitzean

 gurutzefikatu naiz.

 Ezin da jadanik ezer barkatu.

 Kauterizatu ditut samurtasuna hazitzen zuten arimak.

 Eta gogorragoa da

 milaka mila Bastille hartzea baino!

 

 Eta bere etorrera gaztigatzen duelarik

 matxinaden  zalapartan,

 salbatzailearen aitzinera joanen zarete,

 eta zuentzat, nik

 arima erauziko dut

 oinkatu eginen dut handiago egiteko,

 eta, odoletan, banderatzat emanen dizuet.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Maiakovski, Vladimir: Poemak. Koldo Izagirre euskaratzaile. Susa 1993.

  

 


inprimatu