inprimatu
Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak...
Izenburua:
Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak...
Sinadura:
Andoni Tolosa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tolosa, Andoni

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
7

Andoni Tolosa

 

 Gasolindegietako izarrak zirela ederrenak

 ez zegoela ezer gauaz haruntzago

 ez geniola inori bizitza baino zor

 eta bideak irentsi egin gintuen

 zein duk karreteren arteko aldea?

 Zaurietatik ahaztura saltoka ibiltzea?

 

 Paradisuak irudikatu aho nazkatuen hatsan

 kafesne bero baten promesak lehortu

 mahai zikinen egunbarra

 manikien zabortegietan lokartuz

 urrezko kupuladun hiriarekin amestu genian

 isilik

 hotzak esnatzen gintuen artean

 

 Ibilian ibiliz errotu gintuan lanbroan

 kotxe hodien lanbro ozenean

 ibilian ibiliz erre genizkian egunak

 ibilian ibiliz

 ahaztu zaiguk zer den itzultzea.

 

                                                             Satorrak,Susa, 1990

 

 


inprimatu