inprimatu
Bertol Brecht
Izenburua:
Bertol Brecht
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
8

 

Bertol Brecht

 

Bertol Brecht

 

 Duela ehun urte (1898ko otsailaren 10ean) jaiotako alemaniar idazle eta

 antzerkigilea. Munichen medikuntza ikasten hasi zen, baina gerra zela eta utzi

 behar izan zuen. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Hitlerrek

 agintea eskuratu zuenean alde egin zuen Alemaniatik. Danimarka, Suedia eta

 Finlandia iragan eta gero, Ameriketara iritsi zen gerratik ihesi. Erbestean

 idatzi zituen bere lan garrantzitsuenak. Azken arnasa Berlinen hartu zuen

 1956an baina oraindik ez da hil. Haren antzerki eta testuek bizitza luzea dute

 oraindik.

 

 Hiltzeko era ugari dago

 hiltzeko modu asko.

 

 Sabelean labana sartu ahal dizute,

 ogia ukatu,

 Gaisotasun bat sendatu ez.

 

 Hiltzeko era ugari dago.

 

 Etxebizitza kaxkar batean sartu,

 zeure buruaz beste egitera bultzatu,

 lanaren bitartez heriotzera arte torturatu,

 gerrara eraman, eta abar, eta abar.

 

 Hauek guztietatik oso gauza gutxi

 daude debekatuta gure estatu honetan.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Euskaraz ez da Bertol Brechten libururik argitaratu oraindik, bat bidean

 baldin bada ere. Dena dela, Mikel Laboaren zein Negu Gorriak-en zenbait

 disketan entzun daitezke haren hitzekin egindako abestiak.

  

 


inprimatu