inprimatu
Garaipenera beste urratsa
Izenburua:
Garaipenera beste urratsa
Sinadura:
Garbel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbel

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
4

Garaipenera beste urratsa

 

Garbel

 

 Azken finean denok gara

         denok errudun

 eta zihur mintza naiteke

         bat gehi bat hiru den zihurtasun beraz

 azken zerebeloek nire herriko karrika gehiago

 ez dituztela margo gorriz zikinduko

 udaletxeari estolda berriak eskatzeko (udaletxe beltza)

 Hobe da oroimenetik uxatu

         arnasarik hartu gabe bizitako haiek

 hobe da torturaturik emandako sasoiak ahanztea

 Azken finean hobe gasoilaren printzipe bilakatu

 herriarena dena berari itzultzeko

 beltza bada ere

 

 


inprimatu