inprimatu
Hau duelu bat da
Izenburua:
Hau duelu bat da
Sinadura:
Gurru
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gurru

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
3

Hau duelu bat da

 

Gurru

 

 Hau duelu bat da

 bandera zuriak aspaldi blaitu ziren odolez

 eta kalea dugu aterpe bakar

 botila hutsak gorrotoz bete eta bagoaz

 bagoaz libertatera

 argi urdinek gauaren isiltasuna eritzen dute

 ez da zubirik amorrua iragaiten duenik

 baina sutuko dugu etsaia

         gasolina usainez

 bagoaz libertatera

 bide erorietan abailtzea erraza den arren

 hau duelu bat da

 hemen balek ez dituzte botilak zulatzen

 .

 


inprimatu