inprimatu
Ernst Toller
Izenburua:
Ernst Toller
Sinadura:
Ernst Toller
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Eduardo Gil Bera)
Egilea(k):
Toller, Ernst
Eduardo Gil Bera

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
8

 

Ernst Toller

 

Ernst Toller

 

 1939ko maiatzaren 22an hotel bateko dutxan bere burua urkatua zuen idazle honen

 liburuak, Alemanian, publikoki erre egin ziren. Antzerki egile ospetsua izan

 zen eta bere lan dramatikoak hogeita hamar hizkuntzatik gorara itzuli ziren.

 Bere obra poetikoa, berriz, ezezaguna da Gartzelan izan zen urteetan bisitak,

 paketeak, patioratzeak eta beste hainbat eskubide debekatu zitzaizkion. Naziek

 boterea hartu zutenean hasi zen bere atzerriratzea.

 

 Ikaratu egiten naiz,

 Goizean, zaindariaren etortzearekin.

 Habia idoro eta

 Lurrera botatzen du jestu bortitzekin.

 Oi lehengo uda txorikumeen kontrako gerraldia!

 

 Teilatuko gailur eta hegatzen kontra oldar egiten zen.

 Patiora nindoanean

 Gudazelai batean zehar banenbilen.

 

 Ezinean, hegan inguruka, amak kexu.

 

 X paragrafoa: Zigorretxearen hegaztiak edukitzea

 Zigorraren betetzearen kontra doa.

 Gizakiak Gizakiak

 

 Libertatearen hegaztiok, non prestatu behar dizuet bizileku bat?

 Preso bat naiz eta nire nahia ez da nirea.

 Libertatearen aire bat kantatzen dut, zaindariak ohartarazten:

 Presoak aire iraultzaile bat kantatu zuen.

 Paragrafoek ez dute halakorik baimentzen.

 Paragrafoak nagusi boteretsuak dira, gizakiak beren buruaren

 gainean  ezarri zutenak, zeren sena galdu egin baitzuten.

 Eskuetan zigorrak daramatzate. Gizakiek diote:

 Zuzenbidearen zigorrak.

 

 Etxe honetako zigorrek  diote: inkomunikazioa oherik janaririk

 gabe patio —idatz —kantu —irakur —argidebeku indarreko atorra.

 

 Zuek, ene ainarok, ezer ez dakizue zuzenbideaz ez zuzengabeaz

 Hartaz, ezer ez dakizue paragrafoez ez zigorrez ere...

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Gil Bera, Eduardo: Ezabatuak. Idazle alemanak. Pamiela, 1995, 36-43 orr.

  

 


inprimatu