inprimatu
Egin ezazu iraultza
Izenburua:
Egin ezazu iraultza
Sinadura:
Mikel Ayllon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ayllon, Mikel

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
5

EZLN

 

 Barkamenaeskatu, baina zergatik? Gosez ez hiltzeagatik? Gure miserian ez

 isiltzeagatik? Mesprezu eta utzikeriazko zama alimalezkoa burumakur ez

 onartzeagatik? Beste bide guztiak itxita direla armak eskuan ditugula

 matxinatzeagatik? Chiapasko kode penala aintzat ez hartzeagatik, jendearen

 gogoan den absurdurik eta errepresoreena berau? Mundu guztiari giza duintasuna

 bizirik dela oraino eta beraren biztanlerik pobreenen baitan dela

 gogorarazteagatik? Arkuak eta geziak eraman beharrean fusilak eramateagatik?

 Borrokan hasi aurretik borrokarako prestatzeagatik? Denok mexikarrak

 izateagatik? Gehienok batez ere indigenak izateagatik? Mexikoko herriari berea

 denaren defentsan borrokara deitzeagatik? Askatasuna, demokrazia eta

 justiziaren alde borrokan egiteagatik? Aurreko gerrilen ereduei ez

 jarraitzeagatik? Nork eskatu behar du barkamena ordea, eta nork barkatu behar

 du? Urteak joan eta urteak etorri mahai betean eseri eta ok egin arte jan

 zutenak gurekin herio esertzen zen bitartean, hain eguneroko, hain gure,

 beldurra galdu genion arte?

 

 


inprimatu