inprimatu
Militantzia
Izenburua:
Militantzia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
3

Militantzia

 

 Neke puskak biltzen izan naiz,

 bilera, kale, taberna,

 paper, pankarta, spray,

 oinazearen tiroei txiri eginez hala ere,

 neurri egokiko elkartasun txertoa zainetaratzen.

 

 Berean dirau, hala ere, kristal hotz,

 telebistarako isuri abailzale lurrintsuak.

 Ez dute sekula jai egiten gure egileek.

 

 Ederra da ilusio neketsu hau,

 eskubide, askatasun, utopia,

 aupa lagun, elkar gaitezen.

 Maite dugu gure biluztasun nahiari

 eman diogun janzkera.

 

 Baina zein da hitzen balioa

 iritzi estrategikoen merkatuan?

 Eta, iraultza irauliz,

 zer egin barrunbeetako orroa burges lazgarri hauekin?

 Ez al dituzue, lagunok, entzuten?

 Ez al dituzue zeuenak aditzen?

 Ala bekatuaren beldur ezkutatzen dituzue?

 

 Ez dut nekearen elkartasun ederrean sinesten.

 Oinazea da otoitz bakarra erlijio honetan.

 Ez dago inork nahi ez duena bezain egia handirik.

 

 


inprimatu