inprimatu
ˇNo pasarán!
Izenburua:
ˇNo pasarán!
Sinadura:
Stanley
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Estankona, Igor

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
5

ˇNo pasarán!

 

Stanley

 

 Zauden lekuan seguruenik

 hizkuntza guztiak ulertzen dituzu dolorez.

 Esan nahi dizut bakarrik

 ez dugula prometitu genizun greba iraultzailea

 hasterik izan

 esan nahi dizut jendeak oraindik ez dakiela

 hobe zutik hil belauniko bizi baino esaldia

 zuk egin zenuela famatu

 eta ez Che Guevarak edo Leninek edo Zapatak

 edo Carrillok.

 Ez.

 Zuk.

 Beti zuk.

 Beti zuk janzten zenituen

 sozialismoaren berunezko hegoak

 eta estepa hura zeharkatu zenuen herriarekin batera

 eta ez zizuten utzi.

 Ez zizuten utzi amesten.

 Heriotza zati proportzionala

 egokitu zitzaion bakoitzari.

 Zuri ere bai.

 Zu hogeita hemeretzian hasi zinen hiltzen

 eta eurokomunismoa eta errebisioa eta kondenak eta

 mea culpak etorri ziren eta ordutik ez dakigu

 iraultzailea izatea zer den.

 Ez dakigu

 

 Ibarruri Gomez, Dolores (izg. Pasionaria). Politikari komunista bizkaitarra

 (Gallarta-Abanto, Abanto-Zierbana, 1895 ­ Madril, 1989)

 Meatzari-familia batean sortu zen; aita karlista eta euskalduna eta ama

 gaztelaua zituen. Hamabost urterekin lanean hasi behar izan zuen eta hogeirekin

 ezkondu zen. Irakurtzea atsegin zuen eta liburuen bidez izan zuen marxismoaren

 berri; katolizismotik urrundu, marxista bilakatu eta 1917ko greba iraultzailean

 meatzarien buru izan zen, 1918an...

 

 


inprimatu