inprimatu
Mairako deia
Izenburua:
Mairako deia
Sinadura:
Estepan Urkiaga Lauaxeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkiaga, Estepan

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
Separata V

 

Mairako deia

 

Lauaxeta

 

 Nire mai garbi, au maspar-pean yagok

 txiro baņo eder, neurriz gauz danetan.

 Arrats baten gentza edariak yaukok:

 aize-mihia yabilk matsorri-puntetan.

 

 !Ator neure maira egunaren billa

 zorion lorak, ba, etxaukek arorik!

 Gaur gurea yoguk laketen gurpilla

 ta iru Ederkunak yatozak alairik.

 

 Jateak on begik, edanak ez gaitzik,

 ta eure barrenan eztiz begok pozak.

 Urrezko txol baten, doai xamurrenik,

 aizkidetasunak bekar mintzo boxa.

 

 Borgoņa'ko matsak ezdozak gurean,

 baņa Laukaritz'ko mastien nigarra

 Orati'k ledakek bertso ozenenean.

 !Odol egin zuan Eguzki'ren garra!

 

 Emaitzon umoan goiz-intza yatorrak

 eta euron urak ez yaukok bardiņik.

 !Erle-madari ta txakala-sagarrak,

 zelai berdeetako usanez beterik!

 

 Maian jarri adi, baņa eure lagun

 malko edo itunik ez egik ekarri.

 Oraingoa sollik atzemon yagigun

 ardo au bai-yakuk ezpanen pozkarri.

 

 Edontzi mee bana eskuan jasota

 edango yuaguk arrats onen isla.

 Eta oianako otz bustia artuta

 etorriko yakuk goietako itzala.

 

 Iņok jaurri begik uri urduria

 edo uin latzetan yabilkan batela.

 !Guretzat, latsabaten altzaots eztia,

 eta lora-pean yagokan kupela!

 

 Bizitzaren guna txastatzen yokanak

 ez yok artu bear jakitunen itzik.

 !Jakintza onena ardo meeak yaukak!

 bere kolkoan, ba, ez yabilk zadorrik.

 

 !Geroa ezetsi, une eder ta argiak

 sarri balio yok betiraunak aņa!

 Gaur ezer ez dozak biarko liliak:

 ontzak ar egik ba, neure mai apaņa!

 

 


inprimatu