inprimatu
Ezkio'ko agermenari bertsoak
Izenburua:
Ezkio'ko agermenari bertsoak
Sinadura:
Aralar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aralar

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
628.zk.
Orrialdea:
2

Ezkio'ko agermenari bertsoak

 

Aralar

 

 Txirrita eta Erauskin bien

 bertsoak ditut arkitu,

 eta Ezkioz diotenak

 ez naute gutxi arritu.

 Ango kontuak sinistu gabe

 zerura gindezke sartu...

 ta errazegi sinistatuaz

 zerutik urrutiratuz.

 

 Iru, lau eta bosgarren bertso

 Txirrita-Erauskin'enak

 nere iritziz —itz batzuetan—

 ez daude egokienak.

 Gauzak erraztxo sinistatzea

 ez du mesede gizonak,

 ta batezere ez diranean

 egizko edo zuzenak.

 

 Ama Birjiña agertzen danik

 Ezkioga'ko Andua'n,

 ez sinistea txit egoki da

 on askoren iritzian.

 Gertari oyen alde ez digu

 Elizak ezertxo esan,

 eta ez dago zer sinisturik

 ango ezer bitartean.

 

 Gezurrik ezin egitzat eman

 iñola ere Elizak,

 eta Ezkio'n asko esan dira

 egiak ez diran itzak.

 Aztertu ongi-ikusle guztik-

 an izan geran bakoitzak,

 eta aitortu argi ta garbi

 zer dion gure biotzak.

 

 Ama Birjiña aotan artuaz

 ikusle batzuen jarduna

 nere iritziz —zoritxarrean—

 ez da ez izan zuzena.

 Jesus'en Amak beti ta ongi

 beteko du, bai, esana,

 eta Ezkio'n ez da gertatu

 ikusle oyek ziotena.

 

 Ibili oi diran Ezkio'ko ta...

 ikusle uste dutenak,

 irudipena daukate noski

 egiaz dabiltzan denak.

 Oyetakoak esan dituzten

 gauza oker da txoliñak,

 iñola ere ezin esan, ba,

 orrela Ama Birjiñak.

 

 Agermen oyek dirala eta

 gezur asko da banatu,

 eta batzuek kaltegarrizko

 gauzak —nere ustez— sinistu

 Elizak diona sinistuaz nik

 Maria nai det maitatu,

 ta sorginkeri antzeko ipuiak

 denok ditzagun uxatu.

 

 Ikusle batzuen esan okerrak

 sinistea kaltegarri

 zaiotenikan, oraindik ere,

 batzuek ezin igerri.

 Patxaran eta maitetasunez

 ongi entzunaz alkarri,

 iritzi zuzen batean denok

 jartzea, noski, pozkarri.

 

 Ama Birjiñak nai badu zerbait

 agertu erri oetan,

 agertuko du: eta guk otoitz

 egin deiogun benetan.

 Al-degunetan otoi dezagun

 Elizan edo etxean,

 eta ez batu irudipenak

 sortu oi diran tokian.

 

 Irudipena geienak eta,

 banaka batzuk gezurra,

 dabilkitela —aspalditxotik—

 sartua daukat bildurra.

 Iritzi ortan jarraitu nai det

 Eliz-bidean aurrera,

 eta bestela daudenak, noizbait,

 ortara bilduko dira!

 


inprimatu