inprimatu
Munduko berriak
Izenburua:
Munduko berriak
Sinadura:
Paul Meabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Meabe, Paul

Argitalpena:
Xaguxarra.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
95-96

Munduko berriak

 

Paul Meabe

 

 AdriannaCapetullo italiar aktrisak, bere amorante berriagatik galdegin

 ziotenean, berehala, bere jatorriari dagokion eraz, egin zuen haren erretratu

 robota:

         Begiluzea, potrohaundi bat edo Italia mian esaten ohi dugun lez

 mascalzone haundi bat, so egitea duena ofiziotzat, edozein gertakizunen aurrean

 espio baten jela gordetzen duena, berarekiko pekatu garbitzailea. Eta ez pentsa

 langa ostean egoten denik, zezenaren adarretan dabilena da, baina txarto

 sendatutako zaurizko kapotea. Ezertan ez du parterik (eta ez naiz kontraesanean

 ari), zero bat ezkerretara baino gutxio (ez neretzat halajaina) Eta ostera bere

 interesen onean (zera baino zeragoa interesen hau) gauza guztiez aprobetxatzen

 dena. Baina, ai ene kazetari kumeok!! zimaur gaineko onto umilok!! zero hortara

 iristeko hainbat gauza abandonatu beharra dago, identitatea (frakasotan galdua

 eta era berean frakasoz osatua), adjetiboak, gaineko larrua, laneko karta eta

 errostoranekoa ere (nik hortako lain badut, baina hau ez da kontu) Bera eta

 gizakomeriaren artean beharrezko distantzia ezarri ahal izateko, dena, den dena

 izan da premiazko. Lantzean behin komeri nagusiago baten baitan ez ote

 dagoenaren dudak (ia egiak) atakatzen du, noiz nere lapikora sartu, irakin eta

 desegingura izaten baitu. Baitere, noizean behin, distira batek argi dagio,

 arratseko orene batetan jainkoei darien antzekoa, orduan historia guztia

 eztarrian marapilatzen zaio eta oxal dagoen polizi bailitza hirian barrena nora

 ezak eramaten ohi du. Bere emaitzak, liburu forma hartuta, herrialde,

 errepublika edo hemen esatea ohi den bezala, partitzen dira eta partitu bezain

 laster lurperatzen. Nonork bateonbat etxera eramaten duen sospetxarik badu;

 kritikoen ahotik erantzuna aditu nahi luke, baina segituan dio inork ez dakiela

 kritikoa noren izenean mintzo den, noren ordainez. Iglu batetara sartzeak

 ematen dio eta izotz atalez gure ametsetako palazioaren diseinoa egiten dit,

 zeina urrengo mementuan, ametsen epeltasunez, urtu egiten baita. Arren eskatzen

 dit Fellinirekin egin dezadala filma bat, behin Erroma ezagutu zuen eta, nik

 zera arraposten diodalarik, Carlo, Carlo, zer gehio eska dezakegu munduak

 ignora gaitezen baino.

 

 


inprimatu