inprimatu
Euskaldun laminei
Izenburua:
Euskaldun laminei
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Xaguxarra.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
10-11

Euskaldun laminei

 

Jon Mirande

 

   Aingeru harroak, heren-suge hotzak

 Adonaien zeru agorretan zutik,

 Hik, giristinoa, gorets itzak...

   Beude goian neure gatik.

 

   Niketz, oi! ahizpok, jainkosa pollitak,

 Andere Lurraren lehen-jaioak haur,

 Lilluraturikan zuen lurtar kantak

   Zuetan dut ustea gaur.

 

   Aintzina herri hau zuena izan da,

 Jentil-harrietan jarrita zegoen

 Zuendako esne, gurin: oberenda

   Giza-bihotz ta-gogoen.

 

   Geroz zuen hatzak elas! dira galdu

 Ibai ta leizeetan, eta gure baitan;

 Latinez otoituz zaituzte ohildu

   Gizon beltzek elizetan.

 

   Judaiar Baalen neu sinhestun ez naiz,

 Jentilen odola niregan badabil

 Asaben modura gur dagizuet: maiz,

   Gauaz ager guri hurbil,

 

   Aintzina bezala emeezue berriz

 Zuen jakintzaren urrea jendeeri,

 Alait'ezazue musuz eta irriz

   Zeru-minez dena eri,

 

   Morturik etorri sinesmen arrotza

 Euskal Herritikan aizinezate ken

 ...Eragina baitu euskaldun bihotza

   Lur Amaren gana zeken......

 

                                                                       1961.3.3

 

 


inprimatu