inprimatu
Urrundeak
Izenburua:
Urrundeak
Sinadura:
Donald Justice
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Andolin Eguzkitza)
Egilea(k):
Eguzkitza, Andolin
Justice, Donald

Argitalpena:
Xaguxarra.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
137

         (Itzulitako poemok, Selected Poems-en publikatuak. Atheneun Publishers-

 en baimenaz argitaratzen ditugu).

 

Urrundeak

 

Donald Justice

 

 Elurra da arratsalde honetan eta ez dago lorerik.

 Jauskeraren hots hau dago bakarrik, ekuru eta erruna,

 haurtzaropianoaren tekla zurietatik beheratzen diren

 eskalen oroimena bezala —leihotik kanpo, palmondoak!

 eta gauaz laratzen den kaptusaren buru astuna makurturik,

 behean uztekotan laster bere zuria edo eta hori-zuria.

 

 Orain, elurlore pobre horiek bakarrik pilo batetan,

 egotzi jantzi zuri baten oroitzapena-bezala...

 Hainbeste jautsi da.

 

 Eta nik, urrats baten entzuteko egon naizena

 arratsalde osoaz, orain dantzut, baina itzuriz honez gero,

 

 oroimenean jadanik. Eta eskala ikaragarriak beheratuz

 piano isilean; elurra eta ez dauden loreak ugarituz.

 

 


inprimatu