inprimatu
Crianlarich'eko John Cornelius O'Callaghan
Izenburua:
Crianlarich'eko John Cornelius O'Callaghan
Sinadura:
Batxiler Zalakain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batxiler Zalakain

Argitalpena:
Xaguxarra.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
77-79

Crianlarich'eko John Cornelius O'Callaghan:

 

Batxiler Zalakain

 

 —JohnCornelius O'Callaghan!

         Esan zuen apez-abadeak.

         — Bai?

         Izan zen erantzuna.

         — Zu ez zara inora joango!

         Apaiz-abade-irakasleak, momentu batetan geldierazi ezkero gainerako

 ikasleak joannak zirelarik, kurtso-amaierako egunean esan nion.

         — Hori da dena?

         Ask egin zuen J.C. O'Callaghanek.

         — Yeah!

         — Bye-bye, Sir!

         — John Cornelius O'Callaghan!

         Bere babyk etxeko atetik oihukatu zion, bera windowan zegoelarik.

         — Bai, baby?

         Zioen John C. O'Callaghanek.

         — Zu ez zara joanna' inora!

         Erantzun zion bere ladyak.

         — Hori da dena?

         Itaundu zuen.

         — Baaii!! Izan zen answerra.

         — Good-bye!

         — John Cornelius O'Callaghan!

         Aldarrikatu zuen olako arduradunak.

         — Bai, friendori!

         Erantzun zion.

         — Zu ez zara inora joango!

         Honela adierazi zen arduraduna asteko alokairua ordaindu & gero deitu

 zionean.

         — Hori da dena?

         — J.C. O'Callaghanek galdegin zion.

         — Bai!

         — O.K, Sir!

         John Henry tunelean lanera joan zen bere aldamenean larrun mailu bat

 zuelarik. Tunel amieran, bere mailua bota zuen, mailua bota zuen eta negar

 egin, mailua bota zuen eta negar egin.

         — John Cornelius O'Callaghan?

         Garrasikatu zuen sheriffak, ia haren namea ezin ahoskatuz.

         — Bai, mister!

         Answertu zuen, bera bezalako beste batzurekin eserita zegoen lerrotik

 sheriffarengana zuzendu zenean.

         — Eta zer egiten du hemen zu bezalako irish batek?

         Bergaldetu zion sheriffak.

         — Bihotz golden baten bila etorri naiz!

         Esan zion J.C. O'Callaghanek. Urrezko bihotz baten bila etorri zela

 esan zion J.C. O'Callaghanek Oh, Lord! Urrezko bihotz baten bila etorri zela.

         The last words i heard poor John Henry say Give me a cool drink of

 water' fore i die.

         Eta egun, west-ocean aldeko soro batetako harrixka batetan irakur

 dezakegu:

         "JOHN CORNELIUS O'CALLAGHAN INORA JOAN EZ ZENA, HEMEN DATZA."

 EL BATXILER ZALAKAINEK idorotako  ipar-ameriketako euskalkiaz  idatzirik dagoen

                                                                     pergaminoa.

 

 


inprimatu