Suryanamaskar
(eguzkiari agurra)
Josu Landa
"...hasera batetan eguzkia sudurra zen"
(Agerpena 84, 2-3J
sartu bai sartu barruraino jaun andreok neska mutilok denontzat badago lekurik
eta sarrera ordaindu beharra dagoela gogoraraziz 23$ goazen barrura zer uste
zuten alu hoiek bada bera izorratzen ari zela koba ilun hortan ezer kobratu
gabe ala baina neska zure panpinak ez du pagatu behar eta hasiko dugu gure
tourné ikaragarri hau la cueva del misterio de la vida ez pentsa hau baino
hobea dagoenik hemengo estalaktita eta estalagmitek ez dute parerik J.K.G.
Figels prehistorialari famatuak dionez eta sartu baino lehen erreparatu no-
berotasuna sortu behar din
hotzak dagoenean hotzak
ai ze kaka!
ze sukar txar
ta maltzurra
hotzaren hotsez bereganatu
hotz izkutatuen hotsak
ene jesus
libra nazak
jaungoikoa
begira itzan kontu handiaz
gorputz hortako ahotsak
nazka handi
sudur sakon
behatz sobran
sar hadi laster ene behatza
presa bait zeukin bihotzak
aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / kantabeltzaairean /
beltzarenitzalakar / doan gailetaborobi / larenipurdia eskel /
akzintzilikhormeta / n laumetrotakokabl / ea pistolaktirokaj / oetake
96oktanotak / ogasolina pumdiozu / oihuka himalayaok
lako landareak hazten diren kobaren inguruan oooooo dio berriro jendetzak eta
sarreraren bi aldetara kontura zaitezte forma hain bitxia duten bulto
kapritxoso hoietaz anteojo gorridun turista ahozabalik geratu zaigu bi handi
eta bi txiki gure turista ez da bere liluratik ateratzen inor konturatu gabe
Mozart irteten da forotik eszenatokira goi goian dagoen gantxo mogikor hori
iluminaketaren interruptorea duzue eta laztan leun batez biztuz klit klit
goazen barrura klit hori da gure koba honetan sartzeko klabe sekretoa baina
zergatik
hodeiek asko omen zekiten
nire bizitza maltzurraz
ojala gaur
bezain lerden
bezain sendo
mututuko haiz ahozabalik
ene makila haitzurraz
erne hadi
bular erdi
zuritu zain
hire eguzkia izkutatu dun
begi arteko sudurraz
iztar azpi
karanbolaz
jira-bira
poroak itxiz bista landatuz
lurperatuko zain lurraz
ertu hortazerlojuo / doltsumaitea mereng / geplastozena ladri /
lozeginikoerrebist / a arbolarensabelag / ranoduna haizkorak /
musukatutakolepoa / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / txantxangorriaren
m / okokrudela hariare / nmuinodoltsua konp
ari da haur hori negarrez ez al du amarik hormetan zintzilik herrialde honetako
irudi berezi batzu dituzue ateratzean saltzen dira kopiak oso merke baina hain
edertasun handia duen espektakulua ez utzi nolanahi pasatzen instalaketa
elektrikoari esker suministros eléctricos easo ikus ditzakegu inguratzen
gaituzten forma bitxi eta zoragarriak iztar ederrak zituen benetan mutil hark
baina segi segi gure txango izugarri honetan Mozartek batutaren kolpe ttipi
batez orkesta arrankatzen du embrage primera embrage-acelerador nork lezake
mutil horrekin aaaaaa zer gertatu da instalaketak
komuna ireki itxi leihoak
sudurra zabal zabalik
ura zian
hankaz gora
garrasika
zulotxo hortan sekretu hortan
sakontzeko ez ahalik
ezta ere
inolako
oskarbirik
ilunpetan naun begi artean
ez dinat nigan itzalik
zuloetan
aurkituko
dinat argi
sudur sakonak ez din muturrik
behatzak ez hatzazalik
huts egin du barkatu segituan konponduko dugu baina jabe zaitezte naturak
amodioz ematen digun fruitu gozo honetan baina eeee zer dira mogida hauk lurra
ikaraz dago mogimendu perostaltikoak eginaz lasai mutil nik helduko haut zer
ederra zen mutil hura aizu orru batzu zabaltzen dira ere altabozen bidez erne
jaun andreok neska mutilok luz y sonido munduko emanaldi audiobisualarik
ederrena Bidaniako Aurrezki Kutxak lagundurik gidaria arren gidaria arren
gidaria arren erregutzen du herriak zer zer zer erantzuten du enperadorak salba
gaitzazu salba gaitzazu salba gaitzazu
koba aurrean egon nindunan
hire baita begiratuz
banizkinan
begi aski
bihotzean
eskubikoak ezkerrekoak
hireganantz erdiratuz
sartu behar
baina haiek
ere ezin
ene sabelan atera nahirik
semaforoak jiratuz
orduan bai
bestela ez
irten huen
sudurretatik sudurretara
sudur leiza desiratuz
asarenpuntagosetia / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun /
entxufeberrehunbol / tio ISBN84-7148-04 / 0-9 metxeroakitzal / itakosua
maitemait / emaitea familiaren / beroparegabea suak / eraikítakohutsunea /
fotosintesiakasmat / utakoeguzkia tente
eta ongi da ongi da ongi da hor aurrean hondo hondoan baduzue kristal bat
larrialdiko irteera bai hori hortik barrura mesedez sarrera estua den arren
gero zabalago egiten da aizak hi ez nigandik urrundu Mozart bere puskarik
onenetako bat jotzen ari da baina aizue ez garrasirik egin bizitzaren sekretua
agertzekotan ari zaizue eta baina keba nipadios ez ziren isilduko aizu zer
pentsatzen zuten bada turista alu horiek klaustrofobia duen norbait balitz
ohartaraz dakigula haize akondizionatua biz dezagun eta odol kolorezko
behatza sartu huen poliki
poliki ninan laztandu
kulparik ez
errudunak
hil zeizkigun
odolez busti ta piskanaka
ta piskanaka barrundu
tantoz busti
euriak din
arrazoia
nire begiak ezti zauriak
zauriek behar lagundu
erahilgo naun
aleluia
erahilgo hau
hodeietan naun ezin lurrera
lurretik ezin urrundu
mongeneraltente iz / kinagehiizlina dia / positibabeltzarene / derra
gruazigotako / zipotea jolasjijoj / aakabo izpirituagr / ifotik etorria lor /
eaktantokagasolina / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun /
harmonikadoremifaz / utik errotuladorea
kutsurik duen gela handi honetan naturaren emankortasunaren beste sinu bat ikus
dezakezue turistek utzitako pabeiloi ilunean Mozart in crescendo jaun andreok
neska mutilok gela honetako ederra ikusten bukatzen baduzue zaila dela jakinik
ere erregutuko nizueke bai eskubira bai ezkerrera ageri diren bi leihatila
horietaz kontura zaitezten gorputz osoa ere bazuen ederra mutil horrek
norbaitek ausardi nahikoa balu barrura bitza zulotzoak eta sakonean bi arraultz
edo antzeko zerbait aurkituko lituzke arraultzeak mutil hark izan
tokirik eza ezaz beterik
hutsunez hustuz osatu
jaiotzaren
babes hotza
musukatu
leuntasunaz ihintz itzala
mingain mingainez gozatu
erlojua
hitzik gabe
garrasika
lanbroak dizkin hire krabelin
orlegiak larrosatu
lur laztanak
begi beltzak
besarkatu
zeruko parrez behatz laguntzaz
ez den guztia gauzatu
renmarraestatikoa / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun /
makurreraindizekon / plexua txinaurrien / larrujotzearenalaba /
biriketakoerdilobul / uhegalaria grapaerr / adikalultraezkertiar / rra
ortzadarkonkordu / narensemea plazaerdi
behar zituenak hi eta Mozart and Co. estasi orgasmiko batetara iristera doaz
Marca y producto registrados iritsi dira prohibida su reproducción total o
parcial o a e jaun andreok neska mutilok ondasun natural honetan ondo
aprobetxatuz denbora aurrera bait doakigu eta ai ze tipo zen hura eta argira
ateratzeko beharrean aurkitzen gara tronpa formako zulotxoetatik jendea irten
zedin eskatuko genuke Mozartek piano piano darama bere orkesta eta denok enbudo
formako beste gela ho-
dinbidanbaka elkarrengana
irri-orroak zintzilik
fristi-frasta
bulunbatuz
dardaraka
kliklada luzez dzanga ta dzanga
kurubilkatuz isilik
iturrien
kurrunka hau
libarrunbaz
diz-diz gindunan dzaust liluratu
klukatu gabe makilik
marakiro
kuzkuzean
elkar gosez
turuten dandaz zirt-zartez gaitun
maitasun ozenez hilik
andekapitatutakoa / renburukomina besa / zpiko orraziherdoil / dua
susmohegalarih / odeietanzehar izer / diarenoihartzungor / puztua aienejesusa /
i hiztegiarenzizar / egosetia ilargiak / erantsitakomalkoa / aizak sudurra nauk
/ aizan behatza naun
netan bildu ez atera argazki gehiegi flashak hormetako pintura estropeatzen
bait du eta mutil horren izterrekin batera ejem barkatu jende guziarekin batera
aizak motel hire gurasoekin joan hadi abiatuko gara kanporantz Coca-cola eta
Fantako latak jaso faborez kontuz buruekin ez dezatela kolperik har gelatik
ateratzean eske hain ttipia ezarri duzue irteera ez guk ez naturak egin du ai
ai ai tastas ipurdian eta zu puta eta amari ez zaio hori esaten eta kontuz
kontuz mila aldiz
hodeietan naun ezin lurrera
lurretik ezin urrundu
erahilgo naun
aleluia
erahilgo hau
nire begiak ezti zauriak
zauriek behar lagundu
tantoz busti
euriak din
arrazoia
odolez busti ta piskanaka
ta piskanaka barrundu
kulparik ez
errudunak
hil zeizkigun
behatza sartu huen poliki
poliki ninan laztandu
EKNmaiteadubida la / ntrasexodunmatxist / a beldurrezbortxat / utakoorialdea
zin / tzarrizbesarkatuta / kobufoia saltotrip / lemortalazailagoao /
raindikaaaleeehoop / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun /
zilborazpikobabese / pela nonbaitaurkit
beharbada ez zuen zitarik ukango arratsalderako ez ez amodio plantoniko bat zen
bibolinek Mozartekin batera pianissimo badirudi instalaketa konpondu dutela
Jose Feliciano ahaztezinak bere azken gargarak eskaintzen dizkigu tiroriroriro
tatxin tatxin baina ez zaitezte hor geldi gera barandilan heldurik zaharrak da
eta ze kojones eta barkatu eta hire izena zein duk Antton eta hirea zein dun
eta Mirentxu ogibidea gidaria telefonoa 391720 egoera zibila ezkongabea ez diat
ordu li-
sudurretatik sudurretara
sudur leiza desiratuz
orduan bai
bestela ez
irten huen
ene sabelan atera nahirik
semaforoak jiratuz
sartu behar
baina haiek
ere ezin
eskubikoak ezkerrekoak
hireganantz erdiratuz
banizkinan
begi aski
bihotzean
koba aurrean izan nindunan
hire baita begiratuz
utakolezezuloa egu / zkiarenpenduloaneg / arrez baietzesanaz / erahil
flexookerra / renelbarritasuna k / assettetikisuritak / oesperma iritzijau /
rtikiarenitzalpean / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun /
guardasolaestufaku / rtuta erreferendum
brerik eta Feliciano ari da dena gainditzen eta mutil hori ez zen beretzako
pertsona lasai lasai jaun andreok neska mutilok ez ukan presarik naturaren
mirari bat bait duzue aurrean Mozarten eskutik bukaera armonioso batek
estaltzen ditu oihu eta garrasaiak mesedez nori galdu zaio haurtxo eder hau
zurea al da tori bada ez horregatik eta gure gaurko bisita hau bukatzera doa
eta Bidaniako Aurrezki Kutxan ahorro seguro eta dubidubdubda eskerrak eman eta
ezkerreko paltrikan
sudur sakonak ez din muturrik
behatzak ez hatzazalik
zuloetan
aurkituko
dinat argi
ilunpetan naun begi artean
ez dinat nigan itzalik
ezta ere
inolako
oskarbirik
zulotxo hortan sekretu hortan
sakontzeko ez ahalik
ura zian
hankaz gora
garrasika
komuna ireki itxi leihoak
sudurra zabal zabalik
telurikoarenabsten / tzioa etaberrirobu / ruhausteak korreoz / bidalitako
haizeak / aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / minberakeriabihozp /
erakeriasamurkeria / goianbegoamen hode / iekgrisatutakoamod / ioa
lanpararenbela / rriakmutu eskiakma
sartzen du batuta Mozartek mila esker berriro zuen etortzeagatik ez ahaztu
irteeran oroigarriak dituzuela eta zer egingo zion bada eta postalak kolorez
izugarrizko kalitateazkoak eta berak bai ahaztu beharko zuela bonboi hori baina
zer egiten duzu horman marrazten ai ai ai eta mementu eder bat pasatu
duzuelakoan eta turistak poz aurpegi horiekin mais oui bery good molto bello ez
propinak ez ditugu jasotzen beno beno ongi da hi haizelako duk musu bat nahiago
zuen hark
ldangora boligrafo / negartiarenzotinak / aizak sudurra nauk / aizan behatza
naun / vaderetrotentation / es materialismodia / lektikoaksalba art /
azuriketanzintzoak / noski plastilinazk / obihotzareninfart / oa
1980zilindrotako / motorra literaturg
poroak itxiz bista landatuz
lurperatuko zain lurraz
iztar azpi
karanbolaz
jira-bira
hire eguzkia izkutatu dun
begi arteko sudurraz
erne hadi
bular erdi
zuritu zain
mututuko haiz ahozabalik
ene makila haitzurraz
ojala gaur
bezain lerden
bezain sendo
hodeiek asko omen zekiten
nire bizitza maltzurraz
emana balitz baina argiak eguzkiaren argiak noski turisten begiak itxi erazi
ditu eta beste batetan nahi duzuenean hemen ukango gaituzue prest bai bai
benetan ederra eta bulto kapritxosoak eta tourné amaiturik eta pubistarris
nigris kizkurtuta horiek eta bizitzaren misterioaren kobazuloa mekatxis
lehenago jakin izan banu eta hurren arte bai oso interesgarria tatxin tatxin
eta ganbaran ilunpetan Mirentxu eta Mozart ohe barruan suaren errautsa
dastatzen the end
lukosaaseptikoa te / rziopelozkomarikao / uouou ouououzureai / ta
hibaiakitzalita / koirratia erliaren / errainetatikjetxit / akoa eztigozoslurp
/ aizak sudurra nauk / aizan behatza naun / txanoakendubeharsa / rtzean
ongihazitak / oumeak izarrekinge
sar hadi laster ene behatza
presa bait zeukin bihotzak
nazka handi
sudur sakon
behatz sobran
begira itzan kontu handiaz
gorputz hortako ahotsak
ene jesus
libra nazak
jaungoikoa
hotzaren hotsez bereganatu
hotz izkutatuen hotsak
ai ze kaka!
ze sukar txar
ta maltzurra
berotasuna sortu behar din
hotzak dagoenean hotzak
rtatutakodeskalabr / ua betikoamenarena / men belengoizarraj / arraituz
formulena / mildegianeroriz su / durrakbehatzabereg / anatunahi errudunm /
altzurrakakatuta o / ndasunguzieniturri / putadaguzienzeinua / aizak sudurra
nauk / aizan behatza naun