inprimatu
Urrutiako anderia II
Izenburua:
Urrutiako anderia II
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
78-79

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Urrutiako anderea, II

 

 

 Sorthu nintzan Etxauz-ian

 hazi Garatian Agerrian

 eskolatu Baiunian

 Madamatü Urrütian

 

 Altzürükü Urrütia

 ala lekhü famatia

 enetako ia izan düzü

 phenaz hiltzeko lekhia

 

 Musde Urrütia bilhoa holli

 jaun erretorak hortzak zuri;

 haiek biek ni narabila

 Urrütian eztezari

 

 Kozinatik kanberala

 kanberatik kozinala

 hiruetan üngürazi zeitan

 bilho adatsa eskietan

 

 Musde Urrutia etzen lotzen

 bere tela mihisetan

 araxe nahiago beitzen

 amoriaren kapitetan.

 

 A Baigorri, Baigorri maite

 nik hilik ere hara nahi nuke

 han herriak ere althe nituzke,

 

 Etxauzeko bizkundia

 beldürra düzü ahalkia

 uzten düzü phenaz hiltzera

 zure arreba anderia.

 

 Bizkundiak mithilari

 zela bedi zaldi hori!

 erra bedi urzo hori

 jar gitian bide horri.

 

 Bizkondia armatürik

 zaldi urdina zelatürik

 Urrütian sarthü züzün

 Urrutia ezkapi leihotik

 


inprimatu