inprimatu
Gora Zumaia
Izenburua:
Gora Zumaia
Sinadura:
Zumaiar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zumaiar bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
323.zk.
Orrialdea:
2

Zumaiar bat

 

 Gora Zumaia,

 erri alaia,

 San Pedro jaiak

 urrean dira;

 ia ba, mutillak,

 onratzen degun

 era onean

 zaindari aundia.

 

 Izango dira,

 beti bezela,

 diana pozgarri,

 biribilketa,

 meza nagusi,

 bazkari ederra,

 dantza gogotik

 ta eresi ugari.

 

 Eta gaņera

 oraingoan ere

 saltaka apustu

 ta pelotarik,

 ostikoketa,

 aizkora joku,

 dantzari txiki

 ta txirringarik.

 

 Ia ba, mutillak,

 ospatzen degun

 zaindari eguna

 aurtegoan tajuz:

 poztu ditzagun

 gure biotzak

 euskal usaian

 beti jolastuz.

 


inprimatu