inprimatu
Andra Marienak
Izenburua:
Andra Marienak
Sinadura:
Zulueta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zulueta

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
168-169

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Andra Marienak

 

Zulueta

 

 1

 

 Agur, etxeko andra

 gutzat beti ona,

 aurten be agertu gara

 gu berorregana,

 Ama bat dogu danok

 goi-goian dagona,

 oitura dogun lez gaur

 goratu nai doguna.

 

 2

 

 Jaunaren Ama ta geure Ama,

 entzun eiguzu zerutik:

 Ama zaitugu, seme gaituzuz,

 ezin gu egon ixillik;

 esker onez ta maitasun beroz

 doguz biotzak beterik,

 Ama maitian anditasunak

 ganoraz goratu nairik.

 

 3

 

 Lora ederrik asko

 sortuten da lurrian;

 ez dira Zu beste, Ama,

 edertasunian.

 Nor da zure bardiņik?

 garbitasunian?

 Lili zuri urdiņa

 Jaunaren biotzian.

 

 4

 

 Amabi izarrez apainduta, Ama,

 iretargia oinpian,

 eguzki-izpien soiņekoz-eder...

 zeru ta lurren aurrian,

 zure edertasun zoragarriak

 auzpeztu gaitu lurrian,

 maitasun miņez Zugandik urrun

 Zugana eldu gurian.

 

 5

 

 Agur, etxeko andra.

 Aurrera goiaz gu,

 etxe guztietan Ama

 nai dogu goratu.

 Zerutik Andra Mari

 begira daukazu.

 Emon dozun saria

 ondo ordainduko deutzu.

 

 6

 

 Zeruko Amak batu gaitzala

 emen datorren urtian,

 osasun, bake, maitasun onez

 Andra Marian pozian.

 Eskar guztien bitarteko da

 Jaungoikoaren aurrian,

 seme gaitu-ta, jagongo gaitu

 zerurantzako bidian.

 


inprimatu