inprimatu
Nexka lerden begi eder batek
Izenburua:
Nexka lerden begi eder batek
Sinadura:
Zuhaneta, Rafael
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zuhaneta, Rafael

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
713.zk.
Orrialdea:
2

Nexka lerden begi eder batek

 

Zuhaneta, Rafael

 

 1

 

 Nexka lerden begi eder batek primaderaren hastean

 Mutil gazte bat maitatu zuen jaz Aberri-Egunean

 Gerezi-lore oso eztiak xuri-xuri zirenean

 Xuri-xuriak baitziren eta hartu zuen bihotzean.

 

 2

 

 Mutil haidurru lorius horrek zer zuen ez egoiteko

 Elhairetan sartu izanikan nexka ganik johaiteko

 Andereņoak bihotz-minetan auhen begiz eman dio

 Auhena dio begiez eta gogoa nigartzen zio.

 

 3

 

 Nexka begi beltx dolamentsua zerendako histen zire

 Abertzalien amodioa oroz hobea diteke

 Bainan lehenik gaztetasuna Euzkadiri zor diote

 Euzkadiri zor diote eta gaur Bizkaiarako dire.

 

 4

 

 Ez nigar egin, ene maitea, jinen niz negu ondoan

 Gereziak berriz loratzean Eskual-Herri bazterretan

 Txixtu dantzetan egun berri bat izar-petik agertzean

 Izarren petik sortzean eta Euzkadi libro denean.


inprimatu