inprimatu
Jesus Aurrari
Izenburua:
Jesus Aurrari
Sinadura:
Zugaitz-txiki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugaitz-txiki

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
297.zk.
Orrialdea:
3

Jesus Aurrari

 

Zugaitz-txiki

 

 ¿Nor ote da ba gaurko egunez

 Ludiyan dana jayotzen?

 Bai Jesus Aurra, zeru ederretik

 Gugana, da gaur jekitzen.

 Oe bigunik ez izanikan

 Bera jayo dan tokiyan

 Bere Amatxo'k ipiñitzen du

 Lastotxo batzun erdiyan.

 Baño, Aurtxoa otzik zegoen

 Negua bai zan ¡gaxua!

 Idi ta astuak ematen diye

 Beren arnasaz, berua.

 Zeru ederreko aingeru danak

 Jetxiyak dira ludira...

 Eta auzpezturik poz-pozik daude

 Aur txikiyari begira.

 ..........................................

 ..........................................

 Ara kantari nun dijuazen

 Txabolatxotik mendira,

 Artzaitxo danai adiraztera...

 Jetxi ditezen errira.

 Zuazte, arin, Belen aldera

 An dago askan jarriya

 Zeru ta lurren jabetza duan

 Jaungoikua ¡¡Aur txikiya!!

 

 ***

 

 Portu zaitezte, gizon guztiyak

 Poztu zaitezte betiko,

 ¡Zeruetako Jaun aundiya da

 Zuen artian biziko!

 

 ***

 

 Goazen gu ere artzaitxuekin

 Jesus Aurtxoa gurtzera.

 Gure biyotzak Berari emanik

 Artzai zintzoen antzera.

 


inprimatu