inprimatu
Jesus Aurrari
Izenburua:
Jesus Aurrari
Sinadura:
Zugaitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugaitz

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
140.zk.
Orrialdea:
1

Jesus Aurrari

 

Zugaitz

 

 ¡Zein ederra dan Jesus

     umetxua!

 Edertasun ber-bera

     aur jayua.

 Estalpetxo bat, bere

     sor-lekua.

 ¡Bai dala txit apala

     aur Jainkua!

 

 Jesus gizon lurtarron

     maitatia

 Zure maitalientzat

     poz guztia,

 ¿Zuk lurrian bizi nai

     izatia?

 ¿Gizonen artian Zu

     Jaun maitia?

 

 ¡A bai! Zure poza ta

     nai guztiya

 Gizonakin bizitzen

     alegiya...

 Balla... ¡zeñen maitasun

     geyegiya!

 Gizonarren egiñik

     aur txikiya!

 

 Negu gorri-gorriyan

     gau otzian,

 Otzik gorputza; garra

     biyotzian,

 Amabirjin amaren

     magalian.

 Orlaxe agertua

     da lurrian.

 

 Aingeruak nun-naitik

     abeslari:

 Gloriya zeruetan

     Jainkoari,

 Pakia bian, on dan

     gizonari.

 Nun-nai zorion utsa

     da nabari.

 

 Artzayai esan, diye

     aingeruak:

 ¡Jesus jayo da! ¡gizon

     zoruntsuak!

 Eta menditik ziar

     artzaitxuak

 Jesus'en billa doaz

     txit poztuak.

 

 Bai agur maitatia

     artzayena.

 Jesus'entzat ordutik

     biyotz dena

 Bere gauzik denetan

     ederrena,

 Ta... ¡zer irri gozua

     Jesus'ena!

 

 ¡Sutan dauka Jesus'ek

     biyotztxua!

 Gizonarren dago an

     gizondua

 Ta... guk maite aldegu

     aur Jainkua?

 Jesus al da maitetan

     lenengua?

 

 ***

 

 Ara Jesus zuretzat

     gu gerana;

 Gorputz-anima dana

     ¡dana, dana!

 Agurka gatoz oro

     Zuregana

 Emaiguzu ordañez...

     ¡¡irri bana!!

 


inprimatu