inprimatu
Gure mixiolariya. Lagun deyogun!
Izenburua:
Gure mixiolariya. Lagun deyogun!
Sinadura:
Zugaitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugaitz

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
151.zk.
Orrialdea:
1

Gure mixiolariya. Lagun deyogun!

 

Zugaitz

 

 ¡Beida, beida! nola dijuan

 Euskaldun bat an, itxasoz,

 Bere guraso-eta aberriya,

 Dana utzirikan txit gogoz.

 Samiña zayo guztiz

 bai, urez joatia

 Samiña zayo guztiz

 den-dena uztia

 Baño... Jainkuak nai du.

 Eta... ¿zertarako da

 negar egitia?

 Jainkua berekin du

 bere laguntzalle,

 Ta Ura berekin dala

 beti garaitzalle

 Ezta ezeren bildur.

 

 Beti izango da Jauna

 bere lagun

 Beti izango da bera

 txit biotzdun.

 Biotzdun beti eta

 beti Euskaldun

 ¿Zer dala ta izango da

 iñoiz bildur?

 

 Txina aldietan an dabil sutsu

 Jaungoikuarren lan da lan.

 Irabazteko anima ¿nun da?

 ¡Mixiolariya beti an!

 Txina aldietan an dabil sutsu

 Batera jo, jo bestera.

 Bere lan eta neke guztiyak

 Bere estutasun larri-larriyak

 Beti gauz berdin batera

 Zuzentzen ditu; Artzai Ona'ren

 Artalde ederra geitzera.

 

 Bere biziya ta izate dena

 Bera dan guzti-guztiya

 Goiko Jaunari eskeñirikan

 Aspaldin dauka utziya.

 Zeru ta lurren Jabe danaren

 gogua, bere gogua.

 Bakar-bakarrik Arentzat dauka

 Arentzat bere burua.

 

 Mixiolari ain sutsu ori

 Euskalduna da, guria;

 Euskal-erriya du berak ere

 Jayoterri txit maitia.

 ¡Euskaldunak ba! ¡Guk Euskaldunok!

 Lagun dayogun emendik.

 Gure laguntzaz eukiko degu

 Gure anaya poz-pozik.

 

 Lagun dayogun Euskalerritik

 Mixiolari danari

 Eta Jaun Onak eutsiko diyo

 Gure Euskalerriyari.

 


inprimatu