inprimatu
Jesus eta Joan Bautista
Izenburua:
Jesus eta Joan Bautista
Sinadura:
Ar'tar A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ar'tar A

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
79.zk.
Orrialdea:
487

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus eta Joan Bautista

 

Ar'tar A.

 

 Jainko Semea egarriz

 Nazaret'ko iturrira zen:

 Joan Bautista orduko

 An zegon ura ateratzen.

 «Ur-txorta bat emaidazu»

 Esaten dio Jesus'ek;

 Aurra, pozikan torizu»

 Erantzun zuan Joan'ek.

 

 Aingeru berak zetozen

 Arraka-arraka lurrera,

 Zeruko Jauna lurrean

 Ur-edaten ikustera.

 «­Auxe bai dala arrigarri!»

 -Zioten orok alkarri-

 «Aserik zerun gauzkanak

 Lurrean ura edari!»

 


inprimatu