inprimatu
Aphez gazte baten lehen mezako kantika
Izenburua:
Aphez gazte baten lehen mezako kantika
Sinadura:
Aphez-gei bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aphez-gei bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
28.zk.
Orrialdea:
3

Aphez gazte baten lehen mezako kantika

 

Aphez-gei bat

 

 Aldareat heldu den

 aphez gazte horn

 Bihotzetik diogu

 oi! ongi ethorri

 

 1

 

 Zer da, Donazaharre

 egun iragaiten

 Alegrantzia hori

 zerh derauk emaiten?

 Zerbait handi delakotz

 hi baitan gerthatzen,

 Yainkoari dituka

 eskerrak bihurtzen?

 

 2

 

 Nola ez naiz, ni egun

 bozkariatuko:

 Ene haur bat da laster

 hemen agertuko,

 Lehen aldikotzat du

 meza kantatuko

 Eta gu aldaretik

 benedikatuko!

 

 3

 

 Sainduek diotena

 ez da, ez, gezurra

 Elizari dutenek

 eman beren haurra

 Zeru zeru handian,

 Yungoiko zuhurra.

 Badute hil-ondoko

 lekhu bat segurra!

 

 4

 

 Herritar maite hori

 hein huntarat heltzen

 Ikhustea gindautzun

 bihotzez galdatzen;

 Gure nahia baita

 osoki bethetzen,

 Aphez Soberanoa,

 zaitugu laudatzen!

 

 5

 

 Orok dezagun galda

 zeruko Yaunari,

 Haren Ama Birjina

 nota gabeari

 Dezaten eman gure

 aphez-gazteari

 

 Arimen salbatzeko

 indar, osagarri!

 

 6

 

 Jesu-Krichtoren aphez,

 Krichto lurrekoa,

 Kartsuki othoitzazu

 guretzat Jainkoa!

 Bethi dezagun izan

 arimen gozoa

 Orai hemen emazu

 sakrifizioa!


inprimatu