inprimatu
Oi berri latzgarria!...
Izenburua:
Oi berri latzgarria!...
Sinadura:
Aphez geia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aphez geia

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
2

Oi berri latzgarria!...

 

Aphez geia

 

 1

 

 Eskolan bizi nintzen aphez-gei prestua

 Liburu sainduetan emanik gogua.

 Ene ametsetarik urrun zen mundua

 Egin dudan gaizkiaz jotzen dut burua!...

 

 2

 

 Eskolan bizi nintzen bakean, kontentik:

 Berri bat aditu dut Parisko aldetik;

 Oi berri latzgarria: gauden doluturik!

 Non-dik ethor ditake baizen ifernutik!...

 

 3

 

 Debruak erran dauku Brianden ahotik:

 Egiten balinbadu nihori gaizkirik

 Falta Aita-Sainduak duela bakharrik.

 Nola pentsa ditake gezur gaitzagorik!...

 

 4

 

 Debruak erran dauku Briand mandatari:

 «Eskola on guziak behar dire hetsi!...

 «Ezen hetsiko ditut «manu militari...»

 Zer Satanen manua guk behar onetsi!...

 

 5

 

 Jaun horri ez duguya guk ihardokiko:

 «Oi ez, gure eskolak ez dire hetsiko:

 «Zuk hitz bat erraitea ez zauku askiko.

 «Hemen hilikan ere han gare biziko!...»

 

 6

 

 «Hesten ahal ditutzu eskola guziak,

 «Altchatuko ditugu oraino berriak,

 «Han sartuko ditugu gure haur maitiak,

 «Ez baitire betheko Satanen nahiak.»

 

 7

 

 «Nahi zinuke haurrer ikasi laidoa

 «Eta gorde ahalaz eskolan Jainkoa.

 «Ez dutu ezagutzen ongi burhasoa

 «Ezen gure nahia ez da holakoa.»

 

 8

 

 Zertako du Jainkoak gaizkia sofritzen?

 Zertako Satan hai da munduan nausitzen?

 «Gauza hori ez duzu zuk intellegatzen!

 «Gure lazakeriaz gaitu gaztigatzen!»

 

 9

 

 Jesu-Kristo mundurat hiltzeko jinik zen:

 Haren trahidorea nonbeitik behar zen!

 Judas ikusi dugu lan horren egiten.

 Ifernuan hari da bethikotz erretzen!...

 

 10

 

 Judas bezala zare, minichtro chirtchila.

 Erraiten ahal dutu Judasek bezala.

 Jainkoaren nahia egiten duzula!

 Zure lanaren paga, ifernu bera da!...

 


inprimatu