Mattin eta Xanpun
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Elgarrekin egun
Bat bertziaren lagun
Pertsutan tut entzun
Mattin et Xanpun
Bi gizon xarmantak balinbada nehun
Gorputz eder eta arpegia legun
Eskualdun sorturik egoiki eskualdun.
2
Zeren hor sortu zen
Mattin da Ahetzen
Maiz kurri ibiltzen
Pertsuen kantatzen
Pesta egitia baitzaio gustatzen
Behar den denbora nasaiki du hartzen
Gauza den lekuan errexki laketzen.
3
Mattin gizon gaitza
Oi zonbat urusa
Badu laborantza
Ibilki du ontsa
Ontasun on hortan nasai heldu gauza
Mahats, ogi, arto, porru eta aza
Ongi jan edanez artatzen gorputza.
4
Hasi ta ezin geldi
Xanpun da aspaldi
Arrantzari haundi
Itsasoan gaindi
Untzian badoa urrun zonbeit aldi
Arraina ekartzen nasai eta lodi
Freskuran ezarriz ez dadien fundi.
5
Asko herrietan
Entzun tut frangotan
Hoik ari pertsutan
Ostatu saletan
Jendea biltzen da hoitara purrustan
Alegrantzia da bihotz guzietan
Denbora pasatzen hor ustegabetan.
6
Hoik hola ikusiz
Karkulan egon niz
Hoietarik ainitz
Sortzen ahal balitz
Eskual-Herria gara laite berritz
Besta ta omore denetan ezarriz
Hoikien entzuten lorietan irriz.
7
Gizon hoiek biak
Estimagarriak
Ongi ikasiak
Dohainez betiak
Xoratzen dituzte zahar ta gaztiak
Hola ditueno jaun pertsulariak
Bestak eginen tu Eskual-herriak.