inprimatu
Mattin Aheztarra
Izenburua:
Mattin Aheztarra
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
840.zk.
Orrialdea:
3

Mattin Aheztarra

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Kanta zazu, Mattin,

 Boz oxen horrekin,

 Eskualduna dadin

 Liberti zurekin:

 Goizean has eta, arats arte bardin,

 Pertsu berri ala kantu xaharrekin:

 Zure konpañia denentzat atsegin!

 

 2

 

 In behar denian

 Besta bat herrian,

 Bethiko usaian,

 Omore onian,

 Mattin dugularik gure konpañian,

 Denbora badoa ohartu gabian,

 Besta bururaino da alegrantzian.

 

 3

 

 Jaun laboraria,

 Biribil joria,

 Eta kantaria:

 Mundu zabalean kurri ibilia,

 Jainkoak emana du dohaiñ haundia,

 Pertsutan artzeko gaitzeko aisia!

 

 4

 

 Nahiz kanpañarra,

 Zeren lapurtarra,

 Da gizon superra,

 Gorputzez gotorra:

 Batto balinbada, eskualdun zilarra;

 Holako ainitzen ginuke beharra;

 Biba pertsulari Mattin Ahetztarra.


inprimatu