Lapurtar bat Urepelen
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Igandian izan ga Urepelen gaindi,
Itzuli bat inaia bainuen aspaldi.
Nahiz izatu naizen lehen zombeit aldi,
Berritze etortzia nik dut plazer haundi.
2
Airoski partituak igande goizian,
Bihotza alegera omore onian,
Iduzkia ginuen gure konpagnian:
Dembora aise doa gostura denian.
3
Aintxu arribatzean suberte gaxtua:
Kolpez ezarri zauku mainguka otua!
Arroda bat ginuen aire gabetua:
Halere ez daut kendu ez apetitua!
4
Gizon famatua da Alduden ahotza:
Zernai lanen iteko ez omen da lotsa.
Horrek arrimatu du laster, eta ontsa,
Ez baita harritzeko eskualdun batentza!
5
Ostatu xarmanta da Iribarren Elgart;
Abisu bat deneri nik baneza ezar?
Jan edanak hor dire nasai eta azkar;
Araberakua da estomaka behar.
6
Ongi ase ondoan behar da kurritu;
Itzuli bat itera gare abiatu:
Patar maxela bati kuraioski lotu;
Abiatzian denek ginduen espantu.
7
Patar hoi igan dugu hats hartuz pausuka;
Chalbadorteian egon apur bat eleka;
Talendu bildu nahiz arnoa basoka;
Gero xarmanta nuen bideko pottaka!
8
Iduzkia apaltzen hor zelakotz hasi,
Plaza hortara ginen berritz ere jautsi;
Adios erran-eta horkoak hor utzi.
Igortzen diotegu deneri goraintzi!