Kantoniera
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)/EGILEA>
1
Baiona huntan bada ofizioz leher
Bakotxari berea zaio ainitz eder
Adiskide bat badut hiriko kantonier
Kantuen entzutea ote luke plazer.
2
Garbi egon dadien betiko Baiona
Karrika garbitzen du xarmanteko lana
Lan hortan ez da jartzen ez nahi duena
Nunbait atxeman duke delako piztona.
3
Uztariztik Baiona otuan etorriz
Goiz guziez hasteko lan berari berriz
Deneri konplimendu eta beti irriz
Hortako da denetaz maitatua ainitz.
4
Goizean goiz hasteko hori ez da lotsa
Bi tresna eskuetan pala eta jatsa
Lan hortan pasatzen du egun guziz goiza
Ardura kantuz, baitu xarmanteko boza.
5
Goiz guziez lotzen da Ian hortan airoski
Karrikak ezartzen tu jaun horrek garbiki
duri zaionian in duena aski
Behar denbora hartuz, askaltzen trankilki.
6
Goizik hastiak badu bere alderdia
Goizeko freskuran da laneko aisia
Lana goizik hasi-ta goizik finitzia
Beti oren bateko eguna betia.
7
Lapurdi Uztaritzen du here egoitza
Etxe pollit batean badu laborantza
Lanak iteko ere xarmanta laguntza
Hortakotz hor bizi da aise eta ontsa.
8
Batzuek nausi eta bertzeak langile
Baiona huntan bada zernahi lan bide
Lanetik bizi denik da hoinbertze jende
Nahiz baden denetan zenbait ortzirale.
9
Erranik aski badut behar naiz gelditu
Den hoberenak ere negurri bat baitu
Sobera ausartzia balinbadut hartu
Behingo huntan otoi nezazu barkatu.