inprimatu
Jainkoaren manuak
Izenburua:
Jainkoaren manuak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1044.zk.
Orrialdea:
5

Jainkoaren manuak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hamar manu badira Jainkoak emanak, hoieri sumetitu behar gizonak

 Adoratu dezagun apalduz belaunak, halaber estimatu haurride lagunak

 Zeren garen denak sortzean berdinak, Jainkoak eginak, gorputz ta arimak

 Ho! erakusten dauku hoien lehenak.

 

 2

 

 Bigarren manu hortan hau dauku galdatzen: jakin behar dela solasen negurtzen

 Ardura deus gutintzat gare koleratzen naiz horrek ez duen deusik antolatzen

 Juramentuz artzen bertzen mespretxatzen adura samurtzen, neke da salbatzen

 Hil gabe ez badira oro barkatzen.

 

 3

 

 Lehen bien ondotik hau hirugarrena: ongi errespeta igande eguna,

 Bertze egunetako utzirikan lana otoiztu behar dugu gure Jainko Jauna,

 Meza da lehena otoitz hoberena, eskaintzen duguna Jesu-Krixto Jauna

 Laguntzale harturik ama birjina.

 

 4

 

 Laugarren manu hortan aitamak maitatu, ekarri behar da ainitz errespetu,

 Denbora gan ondoan direnak zahartu lehen zuzten indarrez emeki gabetu

 Behar kontsolatu beharrak sustatu ez abandonatu, behar da orroitu

 Haurrean gaituztela hoiek artatu.

 

 5

 

 Borzgarren manu hortan hau da justizia: nihori ez haizu! nihoren hiltzea.

 Jainkoaren obra da gure izaitea, horrek igorri behar dauku tenorea

 Oraiko mendea zoin lotsagarria, lanjerrez betea, dezagun guardia

 Gu gatik nehork gal ez dezan bizia.

 

 6

 

 Kasu haundikoa da seigarren menua: garbi atxiki behar izpiritua,

 Jaidura tzarrak eta agintza faltsua, lanjerretik begira nork bere burua,

 Duda gabekoa dela bekatua, gaizki obratua, kasu ifernua

 Urrikaltzen ez bada gure Jainkoa.

 

 7

 

 Zazpigarren horretan deus ez ebastea: ez da beretu behar bertzen ongia

 Ez izanik-e beti zilar-ta urrea zuzen da goza dezan bakotxak berea

 Dena aitzakia eta malezia hor dabil debria beti atzarria

 Ifernura bildu nahi du jendea.

 

 8

 

 Zortzigarren manuan lekuko faltsurik gezurrez ez in behar juramenturik,

 Bertzeren ohorea ez jar kolpaturik, bere bizi guziko tatxa ezarririk,

 Ez dago gaizkirik hoi bezain trixterik, segura bertzerik ez izan dudarik

 Egiak ez duela bere parerik.

 

 9

 

 Bederatzigarrena konpreni-errexa; ez da beretu behar bertzen esposa.

 Nork berea hautatuz bizi guzikotzat, denak errespetatu familia altxa,

 Zoin den lanjerosa zonbaiten bihotza, partikatzen aise, oi dezagun pentsa

 Sakramendu haundia dela ezkontza.

 

 10

 

 Denen bururatzeko hau hamargarrena, zazpigarren horrekin kasik berdina?

 Ez desiratu jehar deus-ere bertzena, bakotxari berea hartu bada turna

 Gaizki biltzen denak inket gozamena: jinen da orena denek dakiguna

 Kontuen emaiteko zer den egina.

 

 11

 

 Aire onez asetzen nindagon mendian gaztain ondo haundi baten itzalean,

 Omore ona baitut beti egonean kantu hauk aman ditut jarri-ta lurrean

 Jainkoak agian azken tenorean zoin den gure alkian nahi duenean

 Denak jarriko gaitu bere lorian.


inprimatu