inprimatu
Ama Birjiņa Sortze garbiko eunurtean
Izenburua:
Ama Birjiņa Sortze garbiko eunurtean
Sinadura:
Apeztegia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apeztegia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
138-139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa sortze garbiko eunurtean

 

Apeztegia

 

 ­Nere begietan ederrik eder azaltzen zeran Erregiņa

 Seme alabak gatozkitzu, guretzat baizera egiņa,

 Zure oņetan biltzea da gure atsegiņa,

 Zugan arkitzen baidu biotz eriak sendagiņa,

 Zugabe, berriz zoriongabeko negar miņa.

 

 Arpegi eder orri begira enaiz aspertzen,

 Zure uxo begiak nere begiak ditu zoratzen,

 Zure ezpaņak eztiaren goxoa dute ixurtzen,

 Nun gizaldi guziak ZU goratzen ez dira aspertzen.

 

 JAINKOAK utzi zaitu kristau erriaren zaindari,

 ­Zenbat gaur zeruan, esker zuri, ANDRE MARI!

 Begira diozuna leizera ezbaiteke erori,

 Emen ZU begira zaude gure erriari,

 ­Esker milla ain biotzbera egin ziņuzen jainkoari!

 

 Inpernuko indarrak sartzen digute dardara.

 Bildur ematen du entzuteak etsaien algara,

 Artu, Maria, gure ontzitxoaren estropara,

 Zu aurretik arraunlari, gu atzetik iritxi kaiara!

 Zure etsaiak artuko dute ustegabeko pasara,

 

 Begiak zenbat iriki, biotza zabaldu,

 Ain zoragarriago ikusten zaitugu...

 Maalian amak erakutsi zidan Nor zidan Zu...

 Nere aita-amak zenbat ziņuzten maitatu...!

 Guraso semeok beti bedeinka gaitzazu.

 

 Zeruak ez du urdiņik, eguzkiak argirik, elurrak txuririk,

 Ez loreak usairik, Zure liraintasuna ager lezakenik...

 Aingeru berak Zure aurrean dagoz muturik,

 Orlako zoramena sutzen badezu urrutitik...

 Zer izango da zu ikustea gertutik?

 

 Sortze ederraren Urte Santu onetan

 Zure indarra senti degu biotz begietan...

 Zure atzetik, Maria, gabiltz beti ametsetan

 Noiz begiz begi Zu ikusiko zeruko pozetan.

 

 Umezurtz gaoaren negarra ez lezake poztu Zuk besterik,

 Legezkoa balda aria-semeak bizitzea elkarturik...

 Otoitzari ezdakizu egiten ezentzunik,

 Egizu ba, arren, guk Zu ikustea zerutik.


inprimatu