Ibaya
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hiri gochoa eta airosa Baiona:
Nombre haundian bada jende eskualduna!
Atsegin haundirekin berritan jakina.
Eskualdunentzat dela egin batasuna:
Aise sartzen ahal da hor nahi duena.
2
Batasun berri hori deitzen da Ibaya;
Horren sustengatzerat gaitetzen entseia;
Patarraren ondotik etortzen zelaia;
Bakotchak bere dina dezala garraia,
Bate lotsatu gabe atchikiz kuraia.
3
Batasun hortan bada gizon ta emazte;
Guzientzat egina zahar ala gazte!
Baionan plantatuak bagare hoimbertze,
Batasun eder hortan denek hartuz parte,
Elgar ezagutzia errechago laike.
4
Batasun hoi egina elgarretatzeko:
Bai ta behar orduan elgar laguntzeko;
Zombet jakintsun dira denen zerbitzuko;
Argitasunak dira hor guziendako:
Herabez oi ez egon zerbeit galdatzeko.
5
Gidarien erranak ongi konprenituz,
Ez gira makurtuko hoieri segituz.
Gerore bizitzeko Baionan gu urus,
Denen jakitate ta maleziak bilduz,
Elgarren laguntzeko chede onak hartuz!
6
Lehen zaharretarik frangotan dut entzun,
Azkar egoiteko da in behar batasun;
Gerore izaiteko Baionan eskualdun,
Guziak izan gaiten elgarrentzat lagun;
Gu bainon urusago ez daiteke nihun!