inprimatu
Herriak 25 urte
Izenburua:
Herriak 25 urte
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1015.zk.
Orrialdea:
5

Herriak 25 urte

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemezortzi ehun lau hogoi eta naski zazpiko urtea

 Eskual-herrian lehen kazeta Eskualduna zen atea

 Etcheverryri eman zioten horren buru izaitea

 Bai eta ere behar orduan diruaren furnitzea

 Denen onetan merezi zuen sortuz geroz bizitzea.

 

 2

 

 Eskual-herria argitu nahiz kazeta zuen muntatu

 Bertze lagun multxo batekin lan horri airoski lotu

 Emeki eta denborarekin hori denetan hedatu

 Bertzek bezala adiskidekin etsaiak ere izan tu

 Denen gostua egiten ahal sekulan nehok ez baitu.

 

 3

 

 Berroita hamazazpi urtez, da hola bizi Eskualduna

 Buruzagi eta sustatzailez izan gaitzeko andana

 Horren azken buruzagia jaun kalonje Arotzarena

 Maluruski da horren denbora izan memento txarrena

 Gure herrian jarria baitzen denen nausi Alemana.

 

 4

 

 Sobra eremu zaindu beharrez etsaia baitzen higatu

 Frantses armadak berritz bildurik airoski zuen kasatu

 Libertatia etorri eta izatu zen nahasmendu

 Alemanekin ontsa zirenak preso zituzten altxatu

 Eskualduna ere bertziak bezala agertzetik debekatu.

 

 5

 

 Astekaria hola galdurik penetan ginen jarriak

 Nihola gehiau ezin ikasiz batzu bertzien berriak

 Eskual-herrian beti baitira ta izan gizon haundiak

 Elgarretara bildurik ziren akort ezarri guziak

 Bertze bat berritz ateratzeko xandatuz buruzagiak.

 

 6

 

 Horren sortzeko buru jarri zen jaun kalonje Pierre Lafitte

 Len guzietan kapable dena beti ateratzen norbeit

 Ordu artio hau zer ari zen xuxen nik hori ez dakit

 Ez da dudarik leheno ere okupatzen zela nunbeit

 Kapable deno ez da egonen segur naiz in gabe zerbeit.

 

 7

 

 Hoita bortz urte aurten egintu gure kazeta Herriak

 Bazter orotan hola hedatu batzu ta bertzen berriak

 Denek bezala segur izantu etsai ta laguntzailiak

 Bizia deno zeren badiren atsegin nahigabiak

 Deneri beti ihardoki du kalonje buruzagiak.

 

 8

 

 Hoita bortz urte agertu zela guk dugun astekaria

 Lehengoaren molde bertsuan emanik izen berria

 Denen gostua laster eginik zeren den maitagarria.

 Haunditu eta ederrik dago azkar denetan jarria

 Biba kalonje jeun Lafitte eta gora kazeta Herria.


inprimatu