inprimatu
Gure mendeko mutikoak
Izenburua:
Gure mendeko mutikoak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
661.zk.
Orrialdea:
4

Gure mendeko mutikoak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Neskatcha multcho batek egin daut gombita:

 «Eman behar zinuzke hemen zombeit kanta!» 

 Baietz erran diotet laster errepusta;

 Lan hori enetako bethi plazer baita!

 

 2

 

 Ene ganat jin dire gaichoak, erranez:

 Mintzatu behar zira zu egun mutilez;

 Ezkon-gai hemen gauzi gaizki in beldurrez

 Gero ez egoiteko bihotza dolorez!

 

 3

 

 Oraiko mutikoak zoin diren mandrenak,

 Bakar batzuek salbu, gutiz gehienak:

 Ez ditu trakasatzen hoiek anitz lanak;

 Bestetan ibiltzeko baitire lehenak...

 

 4

 

 Moto ederrak eta zombeitek otuak;

 Araberan dituzte hoiek soinekoak;

 Bestaz besta dabiltza, hola beztituak,

 Enganatu beharrez inozent gaichoak!

 

 5

 

 Neska hoien ondotik hoikien tormenta!

 Deneri konplimendu, irri eta josta;

 Deneri ele, bainan nehor-ezin hauta;

 Ahal duten guziez ederki profita!

 

 6

 

 Bestarik ez denean, dire ostatuan,

 Elgarrekin josteta irri-ta kantuan:

 Erretiran dituzte ezartzen kanpuan;

 Nok daki zombat arno daukaten golkoan?

 

 7

 

 Biharamun goizean burua haundia;

 Lanerat partitzeko kalapu ttipia;

 Bethi atchemaiten dute zerbeit aitzakia,

 Ohean pasatzeko goizaren erdia!

 

 8

 

 Neskatchek geroari baitugu pentsatzen,

 Jaun hoikien hartzeak gu gaitu lotsatzen.

 Mutil hoik ez badira puska bat gizontzen,

 Ez estona bagira mutchurdin gelditzen!»

 

 9

 

 Neskatoko maiteak, ene iduriko,

 Lehen ere bazagon segura holako!

 Mundu huntan badeno neska ta mutiko,

 Zapeta izanen da denen negurriko!


inprimatu