inprimatu
Gure apheza
Izenburua:
Gure apheza
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
241.zk.
Orrialdea:
4

Gure apheza

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Familian badugu seme bat apheza.

 Bere sor-lekuan du eman lehen meza:

 Hartu chede oneri jarraikitzen baza,

 Zeruan segur dugu tronu bat saritza...

 

 2

 

 Ttipian aditurik Jaunaren mezua,

 Arimen salbatzerat zare dehitua.

 Satifatzen baduzu hautatu kargua,

 Ukanen duzu sari bethikotz zerua...

 

 3

 

 Burraso-haurbideak, ahaide ta kusin,

 Mahin huntaratuak denak-elgarrekin

 Kantatu nahi dugu bozkariorekin,

 Zu aphez izaitea baitugu atsegin.

 

 4

 

 Bai gogotik girare gaur ethorri huna.

 Bethikotz orhoitgarri holako eguna!

 Ezin haundiago da gure atsegina:

 Gure artean hemen zu aphez egina!

 

 5

 

 Aphez lagunekilan hemen Jaun ortor

 Ethorria bestaren oinon edertzera:

 Zu egun laudatzea ez zaio sobera

 Leheno kasu hortan izan baita bera.

 

 6

 

 Ama gaichoa dago hortchet choratua

 Bere semea baitu orai apheztua:

 Othoizturen duela zeruko Jainkoa

 Zutarik egin dezan aphez hat saindua

 

 7

 

 Ez da bethi aphezaren lana

 Nahigabea frango, bakan atsegina.

 Handiegi delarik zure bihotz-mina

 Laguntzaz galda zazu zeruko Birjina.

 

 8

 

 Nun nahi izan dadin zuk behar lekua

 Desir dautzut jar zaiten aphez bat kartsua

 Hoinbertze maleziaz ina da debrua:

 Garhaitu behar duzu, gorarik burua

 

 9

 

 Azkeneko tenora jiten zaukunean,

 Hango bizi hartarat heltzen garenean,

 Ikusiren zaitugu guk ere agian

 Zuk salbatu arima guzien erdian...

 

 10

 

 Aphezak azken hitza bethi beretako.

 Fagore bat hanuke zuri galdatzeko:

 Elizan zaudelarik umil belhauniko

 Zure othoitz kartsutan gutaz orhoitzeko.

 


inprimatu