Goresmenak
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Laudoriozko kantuak Euskal-Herriko kazetan
Irakurtuak ditugu iragan aste hoietan
Etcheberri jaun apeza da izan berri ohoretan
Goresmenak ezarri dazko bere lagunak pertsutan.
2
Berrogoita hamar urte Etxeberri apez dela
Dohain haundiez betea eta zer apez lehiala
Guzieri erakusteko beti berena dutela
Urruñarrek ospatu dute merezi duen bezala.
3
Hemen oral aïpatzen dut horren lagun delakoa
Euskal-Herri guzian da aspaldi ezagutua
Eliza gizon xarmanta eta, hedadura haundikoa
Kantuz artzeko boz bat ere eder bezain arraroa.
4
Igande ta bestaburu eliza hoitan kantari
Horren boza entzutea plazer eta xoragarri
Lau hogoi ta hiru urtetan airoski pertsutan eri
Nola pentsa horrek zuela hoin ederra dohain hori.
5
Bi herrietan egonak, elgarren auzo erretor
Orai xahartuak bainan itxuraz oraino pixkor
Urruñarrek Etcheberriri besta bat muntaturik hor
Gonbitua igorri zion «laguntzerat baita etor».
6
Jada badu zenbait urte kargua dutela utzi
Erretretaren hartzea ongi baitzuten merezi
Beren heineko lanari Aran biak berritz laster hasi
Beren saila airoski inez hor aintzina badoatzi.
7
Xoragarri ikustea holen otoitzeko karra
Hoiekilan predikua.bihotzeraino sarkorra
Biak bardin beztitzen ere atxikiz moda xaharra
Betidanik ikusi dugun apezentzat in xamarra..
8
Elgarrentzat lagun haundi izan dira egundaino
Amodioz atxikitzen biek elgarri oraino
Hoikien trenpuko apezak, Euskal-Herrian direno
Elizetan ibiliko da beti ainitz girixtino.
9
Bi apez horiek ditut aspaldiko ezagunak
Aspaldi sortu ginen ta hatxeman gaitu adinak
Ene ganik ukan betzate goraintzirik beroenak
Oinon luzaz gure artean utz detzala Jainko onak.