inprimatu
Gerlari ohier
Izenburua:
Gerlari ohier
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
957.zk.
Orrialdea:
7

Gerlari ohier

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun eta hemezortziko azila:

 Mende erdi bat aurten egin du gerla akabatu zela!

 Oraino frango bizi baitira jin zirenetan gibela,

 Berroita hamar urte karitzat eman diote medaila.

 

 2

 

 Errespeto ta ohore zuer, gerla haundiko gizonak!

 Adin haundira eldu zarete orai gotiz gehienak.

 Zuen artetik ainitz badire betikotz mundutik ganak:

 Zuen bihotza kontsola beza guzien orroitzapenak.

 

 3

 

 Guzien dako orroitgarria urte hamalauekua.

 Frantses herriak deneri zuen egin galdezko oihua:

 Gure herria Alamaniak zuela atakatua,

 Uste gabian ekarri zion gailzeko kolpe gaxtua!

 

 4

 

 Hola bildurik elgarretara seme guzien laguntza,

 Hor numbeit hola arrastatu zen etsaiaren oldar latza.

 Bethi fermuki egon ere zen kurai eta esperantza.

 Frantses armadak ukain zuela denboraikin azken itza.

 

 5

 

 Satorren pare lurpean inik trantxetan bizitegia,

 Etsaia urbil; lanjerra ere, ardura tripa gosia,

 Iduzki, uri, elur ta horma, uden ondotik negia,

 Nehori ez da desiratzeko zuen orduko bizia.

 

 6

 

 Lanjerren kontra hola eginik lurpean zuen egoitza,

 Zero ederra gainean eta azpian lurra ohetza,

 Usu etxera airatzen zela gogoa eta bihotza:

 Horrek segura zoen eztitzen zuen denen zorigaitza.

 

 7

 

 Uste gabean han edo hemen etortzen baitzen ataka,

 Gau eta egun pausurik gabe bat bertzeari tiroka,

 Ezin bertzean ezin trenkatuz baihonetean sistaka,

 Beren bizia utzi dutenak hola baziren milaka!

 

 8

 

 Lau urte lozaz hola bizirik lurpean gau ta eguna,

 Etsaiarentzat etorri baitzen sumetitzeko orena,

 Nola esplika zuen orduko bihotzeko zoriona,

 Kaporal batek jo zuelarik bitoriaren klerona?

 

 9

 

 Sortuz geroztik munduan behar hiltzen ez bada, zahartu:

 Bainan segurik ez nehorentzat zorteak behar manatu.

 Denen aldia etortzen dela halere behar orroitu:

 Zahartze uros bat guzieri nai dautzuet desiratu!

 


inprimatu