Ezkurra jaunari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Kantuz artzeko baita egun ene turra
Baionatik igorriz deneri agurra,
Eta partikulazki zuri, Jaun Ezkurra,
Argituko nauena baitzare bakarra,
Zeren ardura dudan norbeiten beharra!
2
Bethi maite izan dut ainitz kantorea,
Horrek emaiteri baitaut eni omorea:
Zure irakurtzeko dugu fagorea;
Haundi eta eder da zure boterea
Bainan nik ezin pentsa zer duten airea!
3
Aspaldi sortu eta asi naiz zahartzen;
Artetan kantatzia halere gustatzen;
Adinak ez daut eni omorea kentzen;
Kantuak direnean kazetan agertzen,
Bethi atseginekin ditut irakurtzen!
4
Adichkide maitea, bihotzez barkatu,
Holako ausartzia zeren dudan hartu!
Segur naiz zuk nauzula aise konprenitu,
Ni hemen nola naizen hortaz atrebitu:
Ignorant sortu denak jakin nahi baitu!
5
Hauche erranen dautzut nik gelditu aintzin,
Ene gogoko berri zuk dezazun jakin:
Errekontratu gare behin elgarrekin;
Berriz ere suertia nunbeit balaite jin,
Ene partetik nuke nik ainitz atsegin.
6
Ni Baionann bainago ja aspaldichkuan,
Zu aldiz bizi zira kanpagna hauzan.
Hunat eldu bazira zernahiko kasuan,
Egidazu bisita, orroituz gostuan
Panpilli hemen dela denen zerbitzuan!