Euskalzainari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Euskal-herriko herri xarmanta Baxenabarren Aiherre
Berri on bat hor entzunik baitzaut eni etorri omore
Horko jaun apez erretor onak merezi duke ohore
Hoinbertze ongi eginik baitu kontina dezan gerore.
2
Bozkariozko kantu batzuek ahal banetza nik ezar
Ahal bezala ohoratzeko guzien partez apez Larre
Ongi egina goiz edo berant baita saristatu behar
Akademian alki bat badu bertzekin hor dadien jar.
3
Euskal-herrian sortu zen eta beti egon euskalduna
Ezin hobeki eskolatua, bere jitez jakintsuna
Denen onetan baliatzeko Jainkoak eman dohaina
Euskaldunentzat eginik badu horrek xarmanteko lana.
4
Jaun horren gana betidanik da lana etortzen mukurru
Halere denak airos damatza iskribu eta liburu
Ezaguturik horrek zuela alderdi eta inguru
Jada aspaldi egin zutela kazet Herria-ren buru.
5
Han edo hemen ohartu gabe jar-lekua husten baita
Akademian jada aspaldi menbro bat zabuten falta
Batasun horren sustengatzeko hobe bat ezin zen hauta
Berak batere pentsatu gabe ezarri dute jarrita.
6
Apezak beti denetan baitu azken hitza beretako
Jainko onari fagore hauxe nik hemen dut galdatuko
Euskal-herria euskaldunekin euskalduna egoiteko
Talendu horren jabe direnak hunat ainitz igortzeko.