Etxahun ziberotarrari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Agur eta ohore zuri jaun Etchahun
Azken agurra egin nahi dautzut egun
Jendetze hau ikusiz aise da ezagun
Hola zure galtzea zonbat pena dugun.
2
Iruriko herrian zen laboraria
Pastoral, musikari ta pertsularia
Ezin aski estima horrek in ongia
Haundizki zerbitzatuz Eskual-Herria.
3
Ohidura xaharrak, pastoral berriak
Horrekin ikasi tu horko gazteriak
Zernahi kantu dira horrek ezarriak
Seme on bat galdu du Eskual-Herriak.
4
Euskal-Herrian baitzen euskaldun sortua
Dohain haundiz betea gizon arrarua
Maite zuen musika bai eta kantua
Eta oroz gainetik bere Xuberua.
5
Guziez maitatua ez oinon zaharra
Arpegi bat goxoa, zen gizon ederra
Gorputz horren barnean bihotz bat zilarra
Euskaldun haundi bainan zen xuberotarra.
6
Ohidura zaharrak begiratu nahiz
Gaztien eskolatzen maite zuen ainitz
Kantu, dantza zaharrak hoier erakutsiz
Gau osoak lanean hoiendako ariz.
7
Mundu zabal guzian gizon horren fama
Aspaldi hedatua euskaldunen gana
Ezin negurtua da horrek egin lana
Euskarak hor galtzen du zerbitzari ona.
8
Bakan agertzen dira holako gizonak
Dohain haundiz beteak etortzen direnak
Bakotxa bere aldi badoatzi denak
Jainkoak igor bitza doblezka ordainak.
9
Errespetu, ohore eta amodio
Euskal-Herri guziak jaun horri zor dio
Jainkoari eginez ainitz gomendio
Agian zeruetan ikusi artio.
10
Elgarren ikustia berritz zeruetan
Gum bizia dos esperantza hortan
Lorioski bilduak Jaunaren oinetan
Jainkoa gantatzeko menderen mendetan.