Euskaltzaindiaren Eguna
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Eskualdulentzat meza St-Andre elizan
Urtarril hamabian haurten dugu izan
Jende ainitz bildu da besta haundi gisan
Otoitzez eta kantuz oro gare aizan.
2
Eppherre kalonjea zen mezaren emaile
Horrek berak egin du predikua ere
Jaun horrek haundia du talendu botere
Airoski deramatza denak airez aire.
3
Musée Basquen etxean gero bazen biltzar
Guzien agurtzeko hor zen Haritschelhar
Jaun horren elea da garbi eta azkar
Eskuarak holakoak ainitz luzke behar.
4
Mugaz bertzaldekoak zonbat zen ez dakit
Ongi mintzatu ere segur dira zonbit
Alderdi huntan ere beti baita norbit
Gustuz entzun ditugu Dassance eta Lafitte.
5
Gizonak ikastea segura plazer du
Xede on batzu ere hor ditugu artu
Xede hoikiek orai beharko obratu
Eskualdunak Eskualdun egon nahi badu.
6
Batasun eder hori aspaldi sortua
Mende erdi batera aurten da eldua
Ez da sobra izalen denen entsegua
Obea izan dadin horrentza geroa.