inprimatu
Egun ederra
Izenburua:
Egun ederra
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
534.zk.
Orrialdea:
2

Egun ederra

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Amodioz kantua zuri gaur, Azkaine,

 Herri pollitagorik ez baita nihune...

 Larrun ondoan eta urbil Donibane,

 Bestiten usatua zare zu lehene!

 

 2

 

 Pertsulari konkurrak zoin gehiagoka,

 Ikustera jendea jina zen metaka:

 Ezin sinetsia da hoien errepika:

 Atchikiak gaituzte irriz ahatraka!

 

 3

 

 Mugaz bi aldetarik sei baziren jinak,

 Haundizki chorrochturik hortz eta aginak:

 Nahiz hoik seiak diren pertsulari onak,

 Hortane ateratzen bethi jaunen jaunak...

 

 4

 

 Basarri, Uztapide, bertzia Lizaso,

 Zubikoa, Chalbador, Mattin bethi gozo:

 Sei pertsulari eder entzun tugu atzo,

 Charmanki aizan dire ustuz zombeit baso...

 

 5

 

 Trinket ederra zinez Azkaineri Ramuntcho:

 Eskualdunen biltzarra hor ginuen chintcho!

 Bazkarian ukanik amorroin ta urtcho,

 Pertsulariek zuten ainitz de gocho...

 

 6

 

 Azkaineko herria oi nola ez maita,

 Horko jendea dena eskualduna baita?

 Plaza ederra eta eliza pollita:

 Zombat choragarria Ramuntcho trinketa!

 

 7

 

 Ainitz ederra dugu geroko mentura,

 Bethi azkartzen ari baitzauku eskuara:

 Urrugna, Donibane, Sempere ta Sara

 Bortz hauzo herrietan trinketak badira.

 

 8

 

 Larrungo mendiaren gerizan jarria,

 Bethi edertuz doa Azkaingo herria:

 Fruitua jinen baita, lan ohien saria,

 Biba Azkaine eta eskualdun herria...


inprimatu