inprimatu
Donibaneko eguna
Izenburua:
Donibaneko eguna
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
531.zk.
Orrialdea:
2

Donibaneko eguna

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Arnodioz kantua oi Donibaneri!

 Eskualdun oberenak hor ziren kantari.

 Ohoratu beharez egun «petit Paris»

 Bethi begira dezan omen eder hori!

 

 2

 

 Donibanerat jin da Eskualdun biltzarra;

 Kanpos-berrin ginuen besta bat eaerra.

 Heletan asi zuten kantari konkurra.

 Oberena hor zuten hautatu beharra.

 

 3

 

 Kantu besta iteko hautatua zare:

 Zurekin kantatzerat etorriak dire;

 Deneri egin duzu haundizki ohore,

 Ederki apaindurik Dama baten pare!

 

 4

 

 Donibane iria zoin leku polita!

 Charmegarriak ditu itsas eta kosta!

 Haundizki apaindua eder beztimenta;

 Horren pareko denik bertze bat ez batia!

 

 5

 

 Douibanen jendea ainitz jostakinu;

 Chocolat edaleak aspaldiko fama:

 Fandangotan artzeko arin dute oina;

 Mhia ere zalu, jan eta chardina!

 

 6

 

 Zeren gisa guziz den leku loriosa!

 Ikusi berri dugu errege esposa,

 Ederki apaindua, iduri arrosa;

 Ikusi ez duenak ezin dio pentsa...

 

 7

 

 Zahar ala gaztien choragarri kanta:

 Kantari dagoena bethi konten baita.

 Airoski emaiten du ongi jan edan-ta;

 Ardura kantariak maite baitu besta...

 

 8

 

 Zoin kantari ederrak badiren Chuberun!

 Churberotarra zauku atera chapeldun;

 Queheille zaharra denek nausi zuten egun;

 Biba Queheille eta Donibane Lohizun!


inprimatu