Dei bat bertsolari nagusieri
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Kazeta hunen bidez atzo dugu jakin,
Penetan izan dela Ahetzeko Matin:
Pena hortan partea arturik horrekin,
Horren irakurtzea guretzat atsegin.
2
Pertsuen emaiten da Alduden izana;
Orduan bildu zuen bere bihotz mina;
Han arribatu ordu jakin zuen fama,
Ohean eri zela lagun oberena.
3
Ez da errech egiten denen gutizia:
Bakan dugu plazerra zu irakurtzia;
Zure azken kantua ez dut ahantzia:
Nola galdu zinuen zuk zingar azpia!
4
Chalbador eta Matin Errechil-ta Chanpun,
Ainciart, Zubikoa, nork ez ditu entzun?
Pertsuen aditzia zeren maite dugun,
Hoien gana biltzen da zernahi Eskualdun!
5
Pertsuen entzuteko besta horietan,
Jendea horrat eldu bethi lorietan;
Plazer hori ginuke segura artetan,
Zuen irakurtzea Eskualdun kazetan!
6
Besta hoitan ibiltzen aahl ea denentza,
Fagore bat hoieri nik galda baneza,
Alegera liteke guzien bihotza,
Zombeit kantu artetan kausi baginintza.
7
Eskualdun jendek maite baitugu kantua,
Agian denek naute ni konprenitua:
Lehen zaharretarik hau dut aditua:
Haundiek behautela eman etsenplua!