inprimatu
Chalbador pertsulari adichkideari
Izenburua:
Chalbador pertsulari adichkideari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
760.zk.
Orrialdea:
4

Chalbador pertsulari adichkideari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Agur ohore ta bozkario zuri gaur Shalbador Jauna,

 Kantatuz nahi nuke nik ere hemen egin laudamena.

 Goratuz eta haundituz doa bethiko zure omena,

 Franses aldeko pertsularitan ateratuz oberena.

 

 2

 

 Ezin gehiago egun ederra izan omen da Donostin,

 Nonbre haundian etorri diren jaun pertsulari hoiekin.

 Hemendik ere izan baitire hor Chalbador eta Mattin,

 Hiru ta borzgarren toki onez jabetuak zauzkigu jin.

 

 3

 

 Segur bakotchak egin duela bere in ahal guzia,

 Denen, nahia duda gabe da oberena nausitzea.

 Pentsatzen dugu ez dela errech denen chuchen jujatzia,

 In den bezala onetsi behar jujatua den hauzia.

 

 4

 

 Espaņiatik Basarri jaunak igorri dauku mezua,

 Pertsularitan dagola Chalbadorren heinekua.

 Hundi hoietan haundia dela gizon horren talendua,

 Sentimenduzko ele suharrez egiten baitu pertsua.

 

 5

 

 Ez bainaiz beldur erreportchurik nehundik dadien etor,

 Gauzak garbiki diren bezala erranez dezagun aitor:

 Kantari bezen gizon plachenta dela balinbada nehor,

 Bai, biba Eskual-Herria Urepeleko Chalbador.


inprimatu