Chalbador ihiztari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Urupeleko nuen aspaldi entzuna,
Ihiztariz bazela gaitzeko andana:
Ez da ttipituz johan hoiek duten fama.
Ainitz ihizi-mota dute atchemana.
2
Eskualdun kazetian han dut ikasia,
Hor nasaiki badela basa-ihizia:
Tropaka atchemanik urtcho ta erbia,
Orai aldiz ekarri dute basurdia!
3
Holako balentria bakan da gertatzen.
Ibili ere dute dener irakusten.
Zahar ala gazteak, horrek loriatzen;
Kintal bat eta erdi pasturik omen zen.
4
Holako subertia bakan dena baita,
Ezin haundiago da gu denen kontenta,
Kazetan ikustia basurde potreta,
Aldean ihiztari pare bat charmanta.
5
Ihizi ihiztari frango badela hor,
Berri horrek ez gaitu ez harritu nehor:
Lagun zombeit arturik, listo eta gotor,
Erne ibiltzen dela diote Chalbador.
6
Besta egiten baita holako kasuan,
Jan-edan onak dira horko ostatuan;
Elgarrekin pasatuz apur bat gostuan,
Segur du jalitzia gaitzeko trenpuan!
7
Bakotchak bere gostu bakantzak artzeko
Plazer berak ez dira guzien gostuko.
Batzu plaiarat eta bertziak mendiko;
Bertze ainitzek berritz dute ihiziko.
8
Ongi pausatu nahiz nik nere gorputza,
Urepelen pasatu jaz nuen bakantza.
Hauchet ikasi nuen nik gizon horrentza,
Pertsulari hoi zela ihiztari gaitza.
9
Ikustatez in nion etcherat bisita,
Eta hori subertez etchetik zen falta:
Aurrekin utzirikan andre bat charmanta,
Harma arturik zela gain urtchoketa.
10
Aurten negua dugu luze ta bortitza:
Alimalek sentitzen guk bezala hotza.
Hola luzatzen badu, dute esperantza
Bertzaldian dutela atchemanen hartza.