inprimatu
Bikarioa partitzen
Izenburua:
Bikarioa partitzen
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967.zk.
Orrialdea:
6

Bikarioa partitzen

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Sant Andren bikario Etchegaray Ganix

 Zuretako kantatzen hemen hasiko niz

 Ainitz apez plaxenta, arpegia irriz

 Gu denez aspaldian maitatua ainitz.

 

 2

 

 Gazterik entzun men Jainkoaren dela

 Apez on bat iteko bazuela gala

 Ainitz haundi izanez bertute kuraia

 Bururaino atxiki haurreko idaia.

 

 3

 

 Bokalen bikario apez lana hasi

 hor jenden estima laster irabazi

 Hamar urte hor egon, hemen bederatzi

 Ertor gradura dute oral hel arazi.

 

 4

 

 Euskaldun sortu eta euskaldun suharra

 Ez baita harritzeko: da amikuzturra

 Boza bat arraroa, kantari ederra

 Holako apez ainitz ginuke beharra.

 

 5

 

 Beti omore, ona maite konpainia

 Ahal duen guziez bertzen laguntzia

 Lan guzietan berdin gaitzeko aisia

 Iduri sortu zela denak ikasia.

 

 6

 

 Ez adiorik, jaune, bainan ikus arte

 Zure bozkarioan artzen dugu parte

 Zure ertor lekua ez da hain aparte

 Artetan ikustia atsegin ginuke.

 

 7

 

 Blanpignon eder hortan gidari emana

 Aintzina segitzeko hasia den lana

 Airoski garraiatuz ukan duzun zama

 Desir dautzut xantza on eta osasuna.


inprimatu