inprimatu
Biba Heletarrak
Izenburua:
Biba Heletarrak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
810.zk.
Orrialdea:
3

Biba Heletarrak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Urtaril ilabeteko azken larumbata:

 Baionan izan dugu arats bat charmanta!

 Gure libertitzera jina zen Heleta,

 Segur izan baitute ainitz errekesta!

 

 2

 

 Ainitz ederra zela hori aditurik,

 Sala laster jarri da mukurru beterik:

 Hor atchiki gaituzte irriz leherturik,

 Hoien ateraldiak etzuen parerik!

 

 3

 

 Fama haundia zuten jada aspaldion:

 Holako teatrerik etzagola nion!

 Gu gana jein zirela dudarik etzagon;

 Guziak choraturik hola gare egon.

 

 4

 

 Ohidura zaharrak beharrez atchiki,

 Gazteak ari dire lanean airoski:

 Laudatu nahi ditut guziak haundizki;

 Eta ene tokaio hoi partikulazki...

 

 5

 

 Zoin ontsa aizan diren batzu ta bertzeak;

 Tauletan trebe dire Heletar gaztiak;

 Eskerrak merezi tu hoien komediak,

 Eta partikulazki horren egileak.

 

 6

 

 Ohoratzen dutela Eskual-herria

 Berritz gora ezarriz hola teatria!

 Talendu haundikoa da hor gazteria.

 Biba Heleta eta «Hazparneko Anderia»!


inprimatu